Ikasturte honetako agenda soziala martxan jartzeko Jakoba Errekondo hurbilduko da Laborera. Garaian garaikoa jan eta ekoiztearen garrantziaz mintzatuko da datorren asteazkenean, arratsaldeko 19:30ean. Jakoba Errekondo Paisajista eta agronomo ezaguna da. Hainbat hedabidetan parte hartzen du eta artikulu eta liburu desberdinak argitaratu ditu. Horien artean Laboren bertan eskuragarri daukagun "Bizi baratzea - Garaian garaikoa garaiz eman eta hartu" liburuan lantzen dituen gakoez mintzatuko da.
Rekalde Aretoak Ander Sagastiberri artista Bilbotarraren Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat erakusketa aurkeztuko du. Formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko hogeita hemezortzi lan barnebiltzen ditu erakusketak.