Pablo Suberbiola soziolinguistikak Ahobizi eta Belarriprest figuren eraginaz eta Euskaraldiaren alde berritzaileaz berba egingo digu Bidarten, ‘Aitzakia baten beharra’ hitzaldian. Hitzaldia hasi aurretik, Deustualdeko Hamaikakoa aurkeztuko dugu. Badator Euskaraldia!
18:30ean mahai ingurua: "Bilbo eta Donostia: Kapitalak irentsitako hiriak?" (Piztu Bilboko eta turismo ereduarekin kezkatutako donostiarren plataformako kideekin) 20:30ean Herri afaria 22:00etan kontzertua
Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, ostegun honetan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.
Rekalde Aretoak Ander Sagastiberri artista Bilbotarraren Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat erakusketa aurkeztuko du. Formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko hogeita hemezortzi lan barnebiltzen ditu erakusketak.
Bi egunez, guztira Bilbo eta Barakaldoko 67 eraikinek zabalduko dituzte ateak doan, eta horrela erakutsiko zaizkie herritarrei jendearentzat itxita egon ohi diren edo ezezagunak diren espazio interesgarriak. Bisitez gainera, hirigintza eta arkitektura-lanak ezagutu eta haiei buruz iritzia eta balorazioa emateko aukera ere eskainiko zaie herritarrei.