Gaur 13:30etan Ertzaintzak emakume baten gorpua aurkitu du Atxuriko Ollerietagoiena kaleko etxe batean. Hilotzak indarkeria zantzuak zituen.
Rekalde Aretoak Ander Sagastiberri artista Bilbotarraren Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat erakusketa aurkeztuko du. Formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko hogeita hemezortzi lan barnebiltzen ditu erakusketak.
Abestu eta hitz egitearen artean erakusketa bihar, irailak 21, 19:30ean inauguratuko da eta urriaren 19ra arte ikusi ahal izango da zentroaren erakusketa Bilboarte aretoan.
EHUko Bizkaia Aretoan egingo dira, irailaren 25ean eta 26an, lan egiteko eta esperientziak trukatzeko jardunaldi bi, eta berriro ere desparekotasun-dinamikak gainditzea eta genero-berdintasuna lortzeko garapen-estrategiak eraikitzea izango dira ardatzak.