Europako 300 hiri baino gehiagotan aldi berean ospatzen den ekitaldia da, herritarrei ikerketa eta horren protagonistak hurbiltzeko helburuz, euren lana, gizarteari ekartzen dizkioten onurak, eta eguneroko bizitzan duten eragina ezagutu ditzaten.
Rekalde Aretoak Ander Sagastiberri artista Bilbotarraren Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat erakusketa aurkeztuko du. Formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko hogeita hemezortzi lan barnebiltzen ditu erakusketak.
Abestu eta hitz egitearen artean erakusketa bihar, irailak 21, 19:30ean inauguratuko da eta urriaren 19ra arte ikusi ahal izango da zentroaren erakusketa Bilboarte aretoan.
Ja! Bilbao, Umorezko Literaturearen eta Artearen IX. Nazinoarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizinoa uribilduko hiru lekutan egingo da, eta dobako egitaraua eskainiko daben bederatzi egun iraungo ditu, irailaren 27tik urriaren 7ra arte.
Joan den igandean kalean bizi zen gizon bat hil zen Done Petri plazan. Gertatutakoa salatzeko eta "etxegabeen egoera ikustarazteko" elkarretaratzea egingo dute ostegunean.
Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean.