Larunbatean, 11:30ean, "Bertan Bilbo!" liburuan oinarritutako "Hiri-ibilbideak" egingo dugu Unamunotik. Pedro Zuberogoitiak, liburuaren egileak, gidatuko du ibilbidea. Eman izena 94 447 10 42an edo berbaizu@euskalnet.net helbide elektronikoan!
Aurreko edizioetan bezalaxe, “Zabalako Otxoteen VI. Topaketa”ren helburua da auzo bilbotar peto-peto honen abesbatzen tradizioa berreskuratzea.
Larunbat honetan, irailak 29, esparru ezberdinetako hainbat lagunek sinatutako manifestuaren aurkezpena egingo da goizeko 12:30ean Bilboko Kafe Antzokian.
Rekalde Aretoak Ander Sagastiberri artista Bilbotarraren Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat erakusketa aurkeztuko du. Formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko hogeita hemezortzi lan barnebiltzen ditu erakusketak.
Abestu eta hitz egitearen artean erakusketa bihar, irailak 21, 19:30ean inauguratuko da eta urriaren 19ra arte ikusi ahal izango da zentroaren erakusketa Bilboarte aretoan.
Ja! Bilbao, Umorezko Literaturearen eta Artearen IX. Nazinoarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizinoa uribilduko hiru lekutan egingo da, eta dobako egitaraua eskainiko daben bederatzi egun iraungo ditu, irailaren 27tik urriaren 7ra arte.
Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean.