Urriaren 10ean, Goienerreko batzar informatiboa egingo da Müllerenean, argindar berriztagarria sortzera doazelako.
Urriaren 10ean, 19.00etan, Zirika! Herri Gunean iaz Hamburgon burututako G20aren gailurraren gakoak aztertuko ditugu Andreas Beuth eta atxilotu eta espetxeratutako pertsonetako batekin batera. Horrez gain, aurten Biarritzen ospatuko den G7aren goi-gailurra izango dugu hizpide. G7 osatzen duten Gobernu horiek dira kapitalismo basatia egunero aurrera eramaten ari direnak, langile, etorkin zein emakumeen aurkako neurriak erabakitzen eta gauzatzen (murrizketak, zor ordainduezinak, merkatu librearen aldeko politikak...).Beste behin ere, euskal herritarrok kaleak hartuko ditugu eta tinko erantzungo diogu bizitzaren aurkako munstro honi. G7 aren aurrean erantzun!
Rekalde Aretoak Ander Sagastiberri artista Bilbotarraren Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat erakusketa aurkeztuko du. Formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko hogeita hemezortzi lan barnebiltzen ditu erakusketak.
Abestu eta hitz egitearen artean erakusketa bihar, irailak 21, 19:30ean inauguratuko da eta urriaren 19ra arte ikusi ahal izango da zentroaren erakusketa Bilboarte aretoan.
Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.