Rekalde Aretoak Ander Sagastiberri artista Bilbotarraren Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat erakusketa aurkeztuko du. Formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko hogeita hemezortzi lan barnebiltzen ditu erakusketak.
Abestu eta hitz egitearen artean erakusketa bihar, irailak 21, 19:30ean inauguratuko da eta urriaren 19ra arte ikusi ahal izango da zentroaren erakusketa Bilboarte aretoan.
Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.
Euskal gizarteko ehun pertsona inguruk "erantzuleek inpunitaterik ez edukitzea" eta "justizia egitea" eskatu dute larunbat honetan irakurri duten manifestu batean. Urriaren 15ean Iñigo Cabacasen auzia epaituko da.