Euskaraldiako partaideak prestatzeko formazio saioak antolatuko ditugu Deustualdean. Bertan, Ahobizi edota Belarriprest jarduteko pistak emango ditugu. Izena emateko sakatu hemen: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSco6Frvg3wlLS-8HDY-9qrKcMYqYxZC6Ll22n700TnPqLNEFA/viewform?fbclid=IwAR2b6z0CwZcwePfIR0a1t2pFOBEFdeXWW7dvob4gt_y8Rk6VzBGdKDmyJQg
Aferak bertso dinamikaren bigarren saioa ospatuko dute ostegunean. Arratsaldeko 20:00etan elkartuko dira bertsozaleak Deustuko Herriko Tabernan. Ane Peñagarikanok, Ander Anakabek, Paule Loizagak eta Gorka Pagonabarrak doinua jarri beharko diete Mikel Aiartzaguenak emandako gaiei. Guztira sei saio antolatu dituzte urritik martxora bitartean, eta egitarauari amaiera berezia emateko bertso-bazkaria egingo dute martxoaren 2an.
Iruñeko sutean larriki zauritutako emakumea asteartean hil zen. Bere bikotea behin-behinean espetxeratu dute, emakumea hiltzeko saiakera leporatuta. Aurten Euskal Herrian eraildako zazpigarren emakumea da.
Rekalde Aretoak Ander Sagastiberri artista Bilbotarraren Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat erakusketa aurkeztuko du. Formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko hogeita hemezortzi lan barnebiltzen ditu erakusketak.
Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.
Datorren urriaren 24ean eta 25ean Bilboko hirian -Bizkaia aretoan hain zuzen ere- Bizitegi elkarteak jardunaldi batzuk antolatu ditu non Homeless Film Festival nazioarteko zinemaldiaren hirugarren edizioa ospatuko duen -Abandoibarra kalea 3.a- eta sarrera doan delarik.