Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.
App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau. Adin – tartea: 12-15 urte Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelanaiz, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia Tarifa:(€/pertsona):kuota arrunta = 15 € Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22 Egutegia: azaroaren 8tik abenduaren 20ra, ostegunetan Izena ematea: 2018ko azaroaren 4a bitartean, lekuak bete arte Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira. Formularioa: hemen
Müllereneako azaro kulturalaren barruan Izaskun Araluzea, Irantzu Yaldebere eta Garazi Calvoren erakusketa izango da azaroaren 9tik 14ra arte. Hasiera emateko Physis VS Pelaxen kontzertua izango da.
Azaroaren 9tik 16ra bitartean ospatuko du Zinebik 60. urtemuga. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 3.700 film labur jaso ditu aurten, iaz baino 587 gehiago.
Hamarkada osoa bete du eta ospakizunetan bete-betean murgilduta dago Pare Deustuko gazte talde feminista. Taldekideek urrian abiatu zuten urteurreneko egitaraua, Pare 10 urtez dokumentalaren aurkezpenarekin. Azaroan bi tailer antolatu dituzte. Lehena, emakumeentzako* autodefentsa tailerra, hilaren 10ean. Bigarrena, azaroaren 14an Txakur Gorria sormen taldeak emango duen Sormenetik ahaldunduz tailerra. Informazio gehiagorako: deustuparekiderantz@gmail.com, @Paredeustu.
Hamarkada osoa bete du eta ospakizunetan bete-betean murgilduta dago Pare Deustuko gazte talde feminista.
Alde Zaharreko gaztetxeak hainbat ekintza antolatu ditu datorren asterako "Aste Politiko-Kulturala" ekimenaren barnean.