Larunbata, azaroak 17



17:00

Txepetx Aisialdi Taldearen aurkezpen jaia

Lebante plaza, Deustualdea | Aurkezpena

Urte batzuetako geldialdiaren ostean, San Inazioko zenbait gaztek Txepetx Aisialdi Taldea berrartzea erabaki dute. Auzoko haur eta umeei aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eman nahi diete. Horretarako, hainbat ekintza eta irteera egingo dituzte urtean zehar.Taldearen aurkezpena egiteko jaia antolatu dute azaroaren 17an, larunbata. Arratsaldeko 17:00etatik jolasak, eskulanak, tailerrak, umeentzako txokoa eta musika izango dira nagusi Lebante plazan. Gainera, 18:30ean txokolatea banatuko dute hurbiltzen direnen artean. Gurasoentzako informazio gunea ere jarriko dute eta hauek haurrak matrikulatzeko aukera izango dute.

Txepetx Aisialdi Taldearen aurkezpen jaia Lebante plaza

Urte batzuetako geldialdiaren ostean, San Inazioko zenbait gaztek Txepetx Aisialdi Taldea berrartzea erabaki dute. Auzoko haur eta umeei aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eman nahi diete. Horretarako, hainbat ekintza eta irteera egingo dituzte urtean zehar.

Taldearen aurkezpena egiteko jaia antolatu dute azaroaren 17an, larunbata. Arratsaldeko 17:00etatik jolasak, eskulanak, tailerrak, umeentzako txokoa eta musika izango dira nagusi Lebante plazan. Gainera, 18:30ean txokolatea banatuko dute hurbiltzen direnen artean. Gurasoentzako informazio gunea ere jarriko dute eta hauek haurrak matrikulatzeko aukera izango dute.



20:00
20:00

Aferak bertso dinamika

Deustuko Herriko Taberna, Deustualdea

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.  

Aferak bertso dinamika Deustuko Herriko Taberna

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira.

Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia.

Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.

 



Bizilabe-Deustua azaroko tailerra

Deustuko Udaltegia,

App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau. Adin – tartea: 12-15 urte Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelanaiz, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia Tarifa:(€/pertsona):kuota arrunta = 15 € Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22 Egutegia: azaroaren 8tik abenduaren 20ra, ostegunetan Izena ematea: 2018ko azaroaren 4a bitartean, lekuak bete arte Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira. Formularioa: hemen

Bizilabe-Deustua azaroko tailerra Deustuko Udaltegia App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau. Adin – tartea: 12-15 urte Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelanaiz, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia Tarifa:(€/pertsona):kuota arrunta = 15 € Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22 Egutegia: azaroaren 8tik abenduaren 20ra, ostegunetan Izena ematea: 2018ko azaroaren 4a bitartean, lekuak bete arte Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira. Formularioa: hemen


10:27
20:27

"Aste Politiko-Kulturala"

Zazpikatu gaztetxea, Alde Zaharra | Jardunaldia

Alde Zaharreko gaztetxeak hainbat ekintza antolatu ditu datorren asterako "Aste Politiko-Kulturala" ekimenaren barnean.

"Aste Politiko-Kulturala" Zazpikatu gaztetxea

Alde Zaharreko gaztetxeak hainbat ekintza antolatu ditu datorren asterako "Aste Politiko-Kulturala" ekimenaren barnean.