Ostirala, azaroak 23



20:00
20:00

Aferak bertso dinamika

Deustuko Herriko Taberna, Deustualdea

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.  

Aferak bertso dinamika Deustuko Herriko Taberna

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira.

Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia.

Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.

 



Bizilabe-Deustua azaroko tailerra

Deustuko Udaltegia,

App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau. Adin – tartea: 12-15 urte Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelanaiz, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia Tarifa:(€/pertsona):kuota arrunta = 15 € Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22 Egutegia: azaroaren 8tik abenduaren 20ra, ostegunetan Izena ematea: 2018ko azaroaren 4a bitartean, lekuak bete arte Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira. Formularioa: hemen

Bizilabe-Deustua azaroko tailerra Deustuko Udaltegia App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau. Adin – tartea: 12-15 urte Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelanaiz, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia Tarifa:(€/pertsona):kuota arrunta = 15 € Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22 Egutegia: azaroaren 8tik abenduaren 20ra, ostegunetan Izena ematea: 2018ko azaroaren 4a bitartean, lekuak bete arte Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira. Formularioa: hemen


10:00
10:00

Talde komunikazioa: Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa

Euskararen Etxea, Deustualdea | Ikus-entzunezkoak

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean Sartu gurekin teknologiaren ur handitan ikastaroak antolatu ditu. Publiko zabalari zuzenduta, teknologiarekin lotutako oinarrizko gaiak landuko dituzte, era teoriko-praktikoan eta ikuspuntu kritiko batetik. Hilean behin egingo dituzte ikastarook, doan eta Euskararen Etxean. Azaroan Talde komunikazioa: Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa saioa antolatu dute. Hainbat gai jorratuko dituzte bertan: posta zerrendak, buletinak, sare sozialak eta hauen erabilera... Azaroaren 23an, ostirala, izango da lehen saioa, 10:00etatik 14:00etara. Larunbatean jarraituko dute, 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko parte hartzaileek inprimaki hau bete behar dute.

Talde komunikazioa: Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa Euskararen Etxea

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean Sartu gurekin teknologiaren ur handitan ikastaroak antolatu ditu. Publiko zabalari zuzenduta, teknologiarekin lotutako oinarrizko gaiak landuko dituzte, era teoriko-praktikoan eta ikuspuntu kritiko batetik. Hilean behin egingo dituzte ikastarook, doan eta Euskararen Etxean.

Azaroan Talde komunikazioa: Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa saioa antolatu dute. Hainbat gai jorratuko dituzte bertan: posta zerrendak, buletinak, sare sozialak eta hauen erabilera... Azaroaren 23an, ostirala, izango da lehen saioa, 10:00etatik 14:00etara. Larunbatean jarraituko dute, 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko parte hartzaileek inprimaki hau bete behar dute.


11:35
11:36

Bilbok munduko artisau-garagardo onenak Beerbao Festan

Euskalduna Jauregia, Abando - Indautxu | Jaialdia

Azaroaren 23 eta 24an Beerbao Fest Euskalduna Jauregira itzuliko da. Nazioarte mailan entzutetsuenen artean dauden 100 garagardo baino gehiago ekarriko ditu Bilbora 30 ekoizle baino gehiagoren eskutik.

Bilbok munduko artisau-garagardo onenak Beerbao Festan Euskalduna Jauregia

Azaroaren 23 eta 24an Beerbao Fest Euskalduna Jauregira itzuliko da. Nazioarte mailan entzutetsuenen artean dauden 100 garagardo baino gehiago ekarriko ditu Bilbora 30 ekoizle baino gehiagoren eskutik.


16:45
16:45

Sartu gurekin teknologiaren ur handitan

Euskararen Etxea, Deustualdea | Jardunaldia

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean.

Sartu gurekin teknologiaren ur handitan Euskararen Etxea

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean.