11:30-12:30: Bertso-klasea Elorri Bertso Eskolaren eskutik (euria eginez gero, Hizkuntza Eskolan egingo genuke) 12:30-13:30: Ardo dastaketa (euria eginez gero, Zanpa-Zanpa, Gipuzkoa kalea,2, txokoan egingo litzateke) 17:15-18:00: Umeentzako zirko-tailerra Zirkozaurreren eskutik 18:30-19:00: Dantza-klasea Bihotz Alairen eskutik 19:00-19:45: Ekitaldia eta 'azken dantzaldia' 20:00: Aferak bertso dinamika Deustuko Herriko Tabernan
San Inazio, Ibarrekolanda eta Elorrieta auzoetako hirigintza planei buruz eztabaidatzeko auzo mailako asanblada antolatu dugu ostegun honetan. Udalak aurrera eraman nahi dituen hirigintza planei buruzko informazioa eman eta auzoko problematiken inguruko iritziak jaso nahi dugu, guztion artean konponbideak bilatzeko.
Bilobak talde feminista: Pasaden Igandean, Azaroak 25, Bilboko Ibarrekolanda auzoan eraso matxista bat egon zen. Fervi deituriko tabernaren jabeak emakume bat giltzapean atxiki egin zuen bere nahiaren kontra, polizia eta suhiltzaileak joan behar izan ziren emakumea ateratzera. Argi izan eraso guztien aurrean tente mantenduko garela eta aurrean izango gaituzuela, sistema heteropatriarkalak babestutako gizartearen kontra borrokan jarraituko dugu beti. Ibarrekolandan ez dugu inolako eraso sexista, matxista, arrazista, homofobo edo beste edozein onartuko! Ez gure auzoan, ez inon! ADI ERASOTZAILE! AURREAN IZANGO GAITUZU! BILOBAK TALDE FEMINISTA
Joan den asteburuan gizonezko batek emakume bat atxiki zuen giltzapean Ibarrekolandako Fervi tabernaren barruan. Ertzaintzak bortxaz ireki behar izan zuen atea eta gizonezkoa atxilo eraman zuten, derrigortze-delitua leporatuta.
Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.
App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau. Adin – tartea: 12-15 urte Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelanaiz, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia Tarifa:(€/pertsona):kuota arrunta = 15 € Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22 Egutegia: azaroaren 8tik abenduaren 20ra, ostegunetan Izena ematea: 2018ko azaroaren 4a bitartean, lekuak bete arte Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira. Formularioa: hemen