Osteguna, abenduak 20



20:00
20:00

Aferak bertso dinamika

Deustuko Herriko Taberna, Deustualdea

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.  

Aferak bertso dinamika Deustuko Herriko Taberna

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira.

Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia.

Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.

 



Bizilabe-Deustua azaroko tailerra

Deustuko Udaltegia,

App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau. Adin – tartea: 12-15 urte Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelanaiz, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia Tarifa:(€/pertsona):kuota arrunta = 15 € Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22 Egutegia: azaroaren 8tik abenduaren 20ra, ostegunetan Izena ematea: 2018ko azaroaren 4a bitartean, lekuak bete arte Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira. Formularioa: hemen

Bizilabe-Deustua azaroko tailerra Deustuko Udaltegia App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! Lorea Argarate Zubiak, Telekomunikazio Teknologien ingeniariak, bideratu eta gidatuko du tailer hau. Adin – tartea: 12-15 urte Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelanaiz, baina euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia Tarifa:(€/pertsona):kuota arrunta = 15 € Plaza kopurua: gutxienez 5, eta gehienez 22 Egutegia: azaroaren 8tik abenduaren 20ra, ostegunetan Izena ematea: 2018ko azaroaren 4a bitartean, lekuak bete arte Ordainketarako jarraibideak izena emandako formularioa osatutakoan emango dira. Formularioa: hemen


BADATOR HERRI DENDA 2018-2019!!!

Zirika! Herri Gunea, Bilbo

Urtero bezala, kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale direnentzat, hitzordu garrantzitsua dugu Zirika herri gunean (Erronda, 12). Durangoko azokaren ostean, gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argiztatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator Bilboko kolektiboen Herri denda! Baina... Zer da herri denda? Herri denda azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa... Hiru astez (Abenduaren 17tik Urtarrilaren 5era) Zirika! herri gunean (Erronda, 12) aurkituko dituzu, ordutegia 11:00/15:00 - 16:00/20:00 izango da. Besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak. Ireki atea eta sartu Bilboko Herri mugimenduaren azokara!

BADATOR HERRI DENDA 2018-2019!!! Zirika! Herri Gunea Urtero bezala, kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale direnentzat, hitzordu garrantzitsua dugu Zirika herri gunean (Erronda, 12). Durangoko azokaren ostean, gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argiztatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator Bilboko kolektiboen Herri denda! Baina... Zer da herri denda? Herri denda azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa... Hiru astez (Abenduaren 17tik Urtarrilaren 5era) Zirika! herri gunean (Erronda, 12) aurkituko dituzu, ordutegia 11:00/15:00 - 16:00/20:00 izango da. Besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak. Ireki atea eta sartu Bilboko Herri mugimenduaren azokara!