Ostirala, urtarrilak 25



Deustualdeko Euskaltzaleen Topaketa

Mullerrenea, Deustualdea

Datorren ostiralean Deustualdeko Euskaltzaleen Topaketa izango da Müllerenean. Bertan, euskararen inguruko proiektuak aurkeztu eta euskaltzaleok elkar ezagutzeko aukera izango dugu. Erdu gurekin euskaraz bizitzera!

Deustualdeko Euskaltzaleen Topaketa Mullerrenea Datorren ostiralean Deustualdeko Euskaltzaleen Topaketa izango da Müllerenean. Bertan, euskararen inguruko proiektuak aurkeztu eta euskaltzaleok elkar ezagutzeko aukera izango dugu. Erdu gurekin euskaraz bizitzera!


20:00
20:00

Aferak bertso dinamika

Deustuko Herriko Taberna, Deustualdea

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.  

Aferak bertso dinamika Deustuko Herriko Taberna

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira.

Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia.

Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.

 



'Kosmetiko ekologikoak' tailerra Bizilaben, 2019ko urtarrilean

Deustuko Udaltegia,

Kosmetika-produktuak egingo dituzu, produktu naturalak erabiliz: hortzetako pasta, xanpua, ezpainetako baltsamoa, ilerako tinteak, gelatinazko xaboia, bainurako xaboi-ponpa eferbeszenteak… Eta supermerkatuan aurkitzen diren produktuen etiketak ikertuko ditugu, eta horien atzean dagoena ulertzeko tresnak eskuratuko dituzu. Adina: 12 – 15 urte. Datak: ostegunetan, urtarrilaren 10etik otsailaren 14 bitartean. Tailerrari buruzko informazioa eta izena emateko formularioa https://bizilabe.elhuyar.eus/eu webgunean,

'Kosmetiko ekologikoak' tailerra Bizilaben, 2019ko urtarrilean Deustuko Udaltegia Kosmetika-produktuak egingo dituzu, produktu naturalak erabiliz: hortzetako pasta, xanpua, ezpainetako baltsamoa, ilerako tinteak, gelatinazko xaboia, bainurako xaboi-ponpa eferbeszenteak… Eta supermerkatuan aurkitzen diren produktuen etiketak ikertuko ditugu, eta horien atzean dagoena ulertzeko tresnak eskuratuko dituzu. Adina: 12 – 15 urte. Datak: ostegunetan, urtarrilaren 10etik otsailaren 14 bitartean. Tailerrari buruzko informazioa eta izena emateko formularioa https://bizilabe.elhuyar.eus/eu webgunean,


14:18
14:18

7Katu gaztetxeak 12. urteurrena ospatuko du

ZazpiKatu gaztetxea, Bilbo | Jaialdia

Datorren astelehenetik hasita, 'Gure garra hasia da, gure garrasia da' lelopean ospatuko dute gaztetxearen urteurrena. Prestatu dituzten gauzen artean hitzaldiak, mahainguruak, kontzertuak, umeentzako antzerkiak, tailerrak, edota bertsosaioa daude. Herri bazkaria izan ezik, dena doakoa izango da.

7Katu gaztetxeak 12. urteurrena ospatuko du ZazpiKatu gaztetxea

Datorren astelehenetik hasita, 'Gure garra hasia da, gure garrasia da' lelopean ospatuko dute gaztetxearen urteurrena. Prestatu dituzten gauzen artean hitzaldiak, mahainguruak, kontzertuak, umeentzako antzerkiak, tailerrak, edota bertsosaioa daude. Herri bazkaria izan ezik, dena doakoa izango da.



10:14
10:14

Bilbon euskaraz bizitzeko prest?

Bilbo, Bilbo | Asanblada

Euskaraldia Bilbok asanbladak antolatu ditu Bilboko auzoetan Euskaraldiari buruzko gogoeta egiteko. Bihar izango da lehenengo asanblada, otxakoagan, iluntzeko 20:00etan auzo etxean.

Bilbon euskaraz bizitzeko prest? Bilbo

Euskaraldia Bilbok asanbladak antolatu ditu Bilboko auzoetan Euskaraldiari buruzko gogoeta egiteko. Bihar izango da lehenengo asanblada, otxakoagan, iluntzeko 20:00etan auzo etxean.



20:09
19:09

“Dar Dar Elantartida” eta “Pumori mendiaren alaba”

Euskalduna Jauregia, Abando - Indautxu | Film proiekzioa

Urtarrilaren 24an, 20:00etan “Dar Dar Elantartida” filma eta 27an, 19:00etan “Pumori mendiaren alaba” dokumentala ikusteko aukera egongo da. Eskainiko diren emanaldi bietarako sarrerak salgai daude jadanik.

“Dar Dar Elantartida” eta “Pumori mendiaren alaba” Euskalduna Jauregia

Urtarrilaren 24an, 20:00etan “Dar Dar Elantartida” filma eta 27an, 19:00etan “Pumori mendiaren alaba” dokumentala ikusteko aukera egongo da. Eskainiko diren emanaldi bietarako sarrerak salgai daude jadanik.