Hirugarrenez antolatu dute Bertso Erronda lehiaketa Alde Zaharrean. Guztira 24 bertsolarik hartuko dute parte lau kanporaketatan banatuta. Saioak asteartero izango dira, gaurtik hasita, 19:30ean. Finala otsailaren 28an ospatuko dute Zazpikatu gaztetxean. Bigarren saioa otsailaren 5ean izango da Errondabide tabernan. Mikel Aiartzaguena, Aissa Intxausti, Maider Barañero, Lierni Rekondo, Jon Ander Oregi eta Kerman Diaz izango dira lehiakideak.
Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.
Kosmetika-produktuak egingo dituzu, produktu naturalak erabiliz: hortzetako pasta, xanpua, ezpainetako baltsamoa, ilerako tinteak, gelatinazko xaboia, bainurako xaboi-ponpa eferbeszenteak… Eta supermerkatuan aurkitzen diren produktuen etiketak ikertuko ditugu, eta horien atzean dagoena ulertzeko tresnak eskuratuko dituzu. Adina: 12 – 15 urte. Datak: ostegunetan, urtarrilaren 10etik otsailaren 14 bitartean. Tailerrari buruzko informazioa eta izena emateko formularioa https://bizilabe.elhuyar.eus/eu webgunean,
Euskaraldia Bilbok asanbladak antolatu ditu Bilboko auzoetan Euskaraldiari buruzko gogoeta egiteko. Bihar izango da lehenengo asanblada, otxakoagan, iluntzeko 20:00etan auzo etxean.