Ikastolaren VII. Jardunaldi Pedagogikoen baitan, Abusu Ikastolako KiVa taldeak KiVa eskola bat zertan datzan azalduko du, Bullyingaren prebentziorako tresna honen berri emateko hitzaldi elebiduna burutuko da, publiko orokorrari irekia.
Ekitaldia Julia Otxoa artista, poeta eta narratzaileak eta César Coca kazetariak aurkeztuko dute. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.
Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.
Kosmetika-produktuak egingo dituzu, produktu naturalak erabiliz: hortzetako pasta, xanpua, ezpainetako baltsamoa, ilerako tinteak, gelatinazko xaboia, bainurako xaboi-ponpa eferbeszenteak… Eta supermerkatuan aurkitzen diren produktuen etiketak ikertuko ditugu, eta horien atzean dagoena ulertzeko tresnak eskuratuko dituzu. Adina: 12 – 15 urte. Datak: ostegunetan, urtarrilaren 10etik otsailaren 14 bitartean. Tailerrari buruzko informazioa eta izena emateko formularioa https://bizilabe.elhuyar.eus/eu webgunean,
Euskaraz egiteko ekimena jarri dute abian: “Darabilbo”. Kulturarekin eta denbora librearekin zerikusia duten jarduerak eta lantegiak dira, eta doan eskaintzen dira, denbora librean euskara erabil dadin sustatzeko helduen artean.
Kolektibo errusiarrak ‘Riot Days’ aurkeztuko du Kafe Antzokian, antzerkia eta punk-a uztartzen dituen show-performance bat, Maria Alyokhina Pussy Riot-eko kideak idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta.
Ideia hegemonikoen lehian bizi gara. Badirudi denok iruditegi positiboa edo eraldatzailea transmititzen duten hitzak politikoki geureganatu nahian gabiltzala. Askotan horrenbeste erabiltzen dira, ezen hitzon karga ideologikoa galdu edo hustu egiten baita.