Larunbata, otsailak 16

10:00

'Euskaraldia. Eta orain zer? topaketa Bilborock aretoan

Bilborock, Bilbo | Asanblada

Larunbat honetan, goizeko 10:00etatik 13:30etara 'Euskaraldia. Eta orain zer?' Bilboko Euskaltzaleon topaketa antolatu dute. Bertan, Bilboko Euskaraldian parte hartu zutenen iritziak jaso nahi dituzte. 

'Euskaraldia. Eta orain zer? topaketa Bilborock aretoan Bilborock

Larunbat honetan, goizeko 10:00etatik 13:30etara 'Euskaraldia. Eta orain zer?' Bilboko Euskaltzaleon topaketa antolatu dute. Bertan, Bilboko Euskaraldian parte hartu zutenen iritziak jaso nahi dituzte. 

17:30

Prekarietatearen aurkako manifestazioa antolatu dute asteburu honetan

Euskadi Plaza, Bilbo | manifestazioa

Ernaik "Gazteok larrialdi egoeran gaude" lelopean manifestatzera deitu dute pairatzen duten prekarietatearekin bukatzeko asmoz. Horrez gain, Bilboko kideak "genero rolak indartu eta emakumeon gorputzen sexualizazioa bultzatzen duen ereduaren aurka" azaldu dira Bilboko Kale Nagusian egindago ekintzan. 

Prekarietatearen aurkako manifestazioa antolatu dute asteburu honetan Euskadi Plaza

Ernaik "Gazteok larrialdi egoeran gaude" lelopean manifestatzera deitu dute pairatzen duten prekarietatearekin bukatzeko asmoz. Horrez gain, Bilboko kideak "genero rolak indartu eta emakumeon gorputzen sexualizazioa bultzatzen duen ereduaren aurka" azaldu dira Bilboko Kale Nagusian egindago ekintzan. 

17:30

Ernaik prekarietatearen aurkako manifestazioa antolatu du bihar

Euskadi Plaza, Bilbo | manifestazioa

Ernai antolakundeak prekarietateari aurre egitera deitu du larunbat honetan, otsailak 16. 17:30ean hasiko den manifestaldia Euskadi Plazatik abiatuko da, egoeraren erantzuletzat jotzen duten neoliberalismoaren sinbolotik, Iberdrola Dorretik, alegia. Mobilizazioa ekintza handiago baten parte da, kurtso hasieratik lantzen daramaten 'Euskal Herrian Bizi' dinamikarena, zehazki. Honek “prekarietatearen inguruko lanketa orokorra” egitea du helburu, Ernai Bilboko Marina Urkidik azaldu bezala.

Ernaik prekarietatearen aurkako manifestazioa antolatu du bihar Euskadi Plaza

Ernai antolakundeak prekarietateari aurre egitera deitu du larunbat honetan, otsailak 16. 17:30ean hasiko den manifestaldia Euskadi Plazatik abiatuko da, egoeraren erantzuletzat jotzen duten neoliberalismoaren sinbolotik, Iberdrola Dorretik, alegia. Mobilizazioa ekintza handiago baten parte da, kurtso hasieratik lantzen daramaten 'Euskal Herrian Bizi' dinamikarena, zehazki. Honek “prekarietatearen inguruko lanketa orokorra” egitea du helburu, Ernai Bilboko Marina Urkidik azaldu bezala.

20:00
20:00

Aferak bertso dinamika

Deustuko Herriko Taberna, Deustualdea

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.  

Aferak bertso dinamika Deustuko Herriko Taberna

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira.

Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia.

Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.

09:47
09:47

Darabilbo

Bilbo, Bilbo | Jardunaldia

Euskaraz egiteko ekimena jarri dute abian: “Darabilbo”. Kulturarekin eta denbora librearekin zerikusia duten jarduerak eta lantegiak dira, eta doan eskaintzen dira, denbora librean euskara erabil dadin sustatzeko helduen artean.  

Darabilbo Bilbo

15:00
13:00

Uribarriko barrutiak ahozko tradizioaren inguruko programa hartuko du otsailaren 11tik eta 24ra bitartean

Uribarriko barrutia, Uribarri | Jaialdia

“Istorio Biziak” ekimenaren seigarren edizioan 19 jarduera antolatuko dira, gehienak doakoak.

Uribarriko barrutiak ahozko tradizioaren inguruko programa hartuko du otsailaren 11tik eta 24ra bitartean Uribarriko barrutia

“Istorio Biziak” ekimenaren seigarren edizioan 19 jarduera antolatuko dira, gehienak doakoak.