Asteazkena, otsailak 20

10:18

Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz”

Euskal Museoan, Bilbo | Jardunaldiak

Bizkaiko erakundeak hainbat hitzaldi (otsailak 13 eta 20), El último magnate dokumentalaren proiekzioa (otsailak 21) eta "Eguzkidantza” emakumezkoen aurreskua (otsailak 24) eskainiko ditu. Jarduera guztietarako sarrera librea eta doakoa izango da, lekua bete arte.

Dohaintzak 2013-2018. Museoa eraikiz” Euskal Museoan

Bizkaiko erakundeak hainbat hitzaldi (otsailak 13 eta 20), El último magnate dokumentalaren proiekzioa (otsailak 21) eta "Eguzkidantza” emakumezkoen aurreskua (otsailak 24) eskainiko ditu. Jarduera guztietarako sarrera librea eta doakoa izango da, lekua bete arte.

10:23

30 urte militarrei ezetz esaten

Zabalburu Plaza, Bilbo | manifestazioa

Hurrengo asteazkenean, hilak 20, Intsumisioaren 30 urtemuga ospatuko da. 1989 urteko otsailaren 20an, espainiar estatuko hainbat gobernu militarren aurrean, 57 gazte aurkeztu ziren publikoki Derrigorrezko Zerbitzu Militarrari ezetz esateko.

30 urte militarrei ezetz esaten Zabalburu Plaza

Hurrengo asteazkenean, hilak 20, Intsumisioaren 30 urtemuga ospatuko da. 1989 urteko otsailaren 20an, espainiar estatuko hainbat gobernu militarren aurrean, 57 gazte aurkeztu ziren publikoki Derrigorrezko Zerbitzu Militarrari ezetz esateko.

19:00

Berdea da more berria”

Bilbo | Aurkezpena

“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua ELA sindikatuaren Manu Robles-Arangiz Institutuak eta ARGIAk elkarlanean egin dute. Onintza Irureta Azkune da egilea eta hitzaurrea Irantzu Varela Urrestizalak idatzi du.

20:00
20:00

Aferak bertso dinamika

Deustuko Herriko Taberna, Deustualdea

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.  

Aferak bertso dinamika Deustuko Herriko Taberna

Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira.

Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia.

Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.

09:47
09:47

Darabilbo

Bilbo, Bilbo | Jardunaldia

Euskaraz egiteko ekimena jarri dute abian: “Darabilbo”. Kulturarekin eta denbora librearekin zerikusia duten jarduerak eta lantegiak dira, eta doan eskaintzen dira, denbora librean euskara erabil dadin sustatzeko helduen artean.  

Darabilbo Bilbo

15:00
13:00

Uribarriko barrutiak ahozko tradizioaren inguruko programa hartuko du otsailaren 11tik eta 24ra bitartean

Uribarriko barrutia, Uribarri | Jaialdia

“Istorio Biziak” ekimenaren seigarren edizioan 19 jarduera antolatuko dira, gehienak doakoak.

Uribarriko barrutiak ahozko tradizioaren inguruko programa hartuko du otsailaren 11tik eta 24ra bitartean Uribarriko barrutia

“Istorio Biziak” ekimenaren seigarren edizioan 19 jarduera antolatuko dira, gehienak doakoak.

10:48
10:48

Herri Unibertsitatea

Bilbo, Bilbo | Ekitaldia

Bilboko Herri Unibertsitateko antolatzaileek eta NUPekoek aurkeztu dituzte beraien egitarauak eta Leioako, Ibaetako eta Gasteizko kideek datak zehaztu dituzte.

Herri Unibertsitatea Bilbo

Bilboko Herri Unibertsitateko antolatzaileek eta NUPekoek aurkeztu dituzte beraien egitarauak eta Leioako, Ibaetako eta Gasteizko kideek datak zehaztu dituzte.

11:40
11:40

Zinegoak

Bilbo, Bilbo | Jaialdia

Hasiera ekitaldia otsailaren 18an izango da, Arriaga Antzokian, eta itxiera martxoaren 2an Bilboko Elkarte Filarmonikoan. Jaialdiak hiru kategoria izango ditu Sail Ofizialean: FIK, DOK eta KRAK. Egoitza nagusiak Bilborock, Golem eta BilbaoArte izango dira.  

Zinegoak Bilbo

19:36

Zinegoak 2019

Arriaga Antzokia, Bilbo | Jaialdia

Atarian dugu Zinegoak jaialdia. 16. edizioa datorren astelehenean hasiko da, eta LGTB+ kolektiboak hizpide dituen 140 jarduera antolatuko dira martxoaren 3ra arte. Urtero bezala, jaialdiak gai konkretua nabarmendu nahi izan du: luma aldarrikatzea izan da aurtengo erabakia. Julen Nafarrate Zinegoak-eko prentsa arduradunak dioenez, “bai gizartean eta bai kolektiboan lumafobia dago eta luma alboratzen da edo lotsatzeko zerbait dela ematen du”. 

Zinegoak 2019 Arriaga Antzokia

21:00
22:55

Berri Txarrak

Kafe Antzokia, Abando - Indautxu | Kontzertuak

Berri Txarrak taldeak prentsaurrekoa eman du Lekunberrin, iaz iragarritako etenaldi mugagabearen inguruko azalpenak emateko.

Berri Txarrak Kafe Antzokia

Berri Txarrak taldeak prentsaurrekoa eman du Lekunberrin, iaz iragarritako etenaldi mugagabearen inguruko azalpenak emateko.

2019ko otsaileko tailerra BIZILABEn

Deustuko Udaltegia, Bizilabe gunea,

Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan.Tailer honetan, etxeetan energiaren beharrak asetzeko eta energia aurrezteko asmakuntzak, gailu sinpleak, maketak etab. egingo dituzte, ingeniari espezialitatu baten laguntzaz. Informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa hemen. ADINA 12-15 urte. Argazkia: Pixabay.

2019ko otsaileko tailerra BIZILABEn Deustuko Udaltegia, Bizilabe gunea Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan.Tailer honetan, etxeetan energiaren beharrak asetzeko eta energia aurrezteko asmakuntzak, gailu sinpleak, maketak etab. egingo dituzte, ingeniari espezialitatu baten laguntzaz. Informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa hemen. ADINA 12-15 urte. Argazkia: Pixabay.