Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.
Euskaraz egiteko ekimena jarri dute abian: “Darabilbo”. Kulturarekin eta denbora librearekin zerikusia duten jarduerak eta lantegiak dira, eta doan eskaintzen dira, denbora librean euskara erabil dadin sustatzeko helduen artean.
“Istorio Biziak” ekimenaren seigarren edizioan 19 jarduera antolatuko dira, gehienak doakoak.
Hasiera ekitaldia otsailaren 18an izango da, Arriaga Antzokian, eta itxiera martxoaren 2an Bilboko Elkarte Filarmonikoan. Jaialdiak hiru kategoria izango ditu Sail Ofizialean: FIK, DOK eta KRAK. Egoitza nagusiak Bilborock, Golem eta BilbaoArte izango dira.
Atarian dugu Zinegoak jaialdia. 16. edizioa datorren astelehenean hasiko da, eta LGTB+ kolektiboak hizpide dituen 140 jarduera antolatuko dira martxoaren 3ra arte. Urtero bezala, jaialdiak gai konkretua nabarmendu nahi izan du: luma aldarrikatzea izan da aurtengo erabakia. Julen Nafarrate Zinegoak-eko prentsa arduradunak dioenez, “bai gizartean eta bai kolektiboan lumafobia dago eta luma alboratzen da edo lotsatzeko zerbait dela ematen du”.
Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan.Tailer honetan, etxeetan energiaren beharrak asetzeko eta energia aurrezteko asmakuntzak, gailu sinpleak, maketak etab. egingo dituzte, ingeniari espezialitatu baten laguntzaz. Informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa hemen. ADINA 12-15 urte. Argazkia: Pixabay.
TIK TAK TIK TAK! BADATOZ DEUSTUKO INAUTERIAAAAK!!! Hementxe duzue aurtengo kartela! Gogoratu larunbatean 11.30tan Lantzeko Inauteriak dantzatuko ditugula Gure Herria eta Mikeldi dantza taldeen eskutik. Jai Batzordeak antolatuta