Aurtengo hirugarren hilabete honetako mobilizazioa ez da 2. ostiralean izango, martxoak 8a baita, eta egun horretan mugimendu feministak borroka eguna eta protagonismoa izan beharko du, eta guk ere, beraien borrokarekin bat egiten dugu adierazten dugu. Horregatik mobilizazioaren eguna aurreratu dugu, eta honetan, auzoko erakunde-eragile desberdinen artean "KARMELA" izango dugu parte hartuko duena, euskal presoekiko duten elkartasuna eta beraiei dagozkien eskubideak errespeta daitezen bat egiten dutelako. Ostiral honetan "KARMELA"K du txanda. Beraz, ez hutsik egin, zain gaituzte eta zain izango zaitugu, indarrak batu ditzagun euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen etxeratzeko bidean. Borrokan eta Salaketa bidean jarrai dezagun!!! Aski da!!! Denok batera, Euskal Presoak Etxera!!!
Sei abesti eta ‘intro’ bat dituen diskoa kaleratu berri du Orbelak Deustu-San Inazioko talde gazteak. Jotzen hasi zirenetik landutako kantuak biltzen ditu, denak eurek konposatutakoak, Zoroen Klubeko kideekin egindako kolaborazio bat tarteko. Maketa Youtuben entzungai dago eta euskarri fisikoan ere lor daiteke.
Urriaren 4tik martxoaren 2ra bitartean Elorri bertso-eskolak eta Deustuko herriko tabernak antolatutako bertso dinamika. Saio "informalak" eta "dibertigarriak" izango dira. Urriaren 4an izango da lehen saioa. Mikel Aiartzaguena deustuarrak, Malen Amenabar, Aissa Intxausti eta Unai Mendibururekin batera abestuko du. "Aferen mundua" izango dute bertsotarako gaia. Hurrengo saioak urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an eta otsailaren 7an izango dira. Betiere, ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Herriko tabernan. Deustuko bertso-eskolako kide bat egongo da saio guztietan. Ekimenari martxoaren 2an emango diote amaiera bertso-bazkariarekin.
Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan.Tailer honetan, etxeetan energiaren beharrak asetzeko eta energia aurrezteko asmakuntzak, gailu sinpleak, maketak etab. egingo dituzte, ingeniari espezialitatu baten laguntzaz. Informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa hemen. ADINA 12-15 urte. Argazkia: Pixabay.
Otsailaren 25etik martxoaren 3ra arte hainbat gai landuko dira: LGTB nagusien ikusgarritasuna, trans memoria, lesbianismoa kartzeletan edo intersexualitatea.
'Autogestioaz jabetuz, okupazio graia da!' proiektu berria martxan jarri dute eta antolatu dituzten ekintzekin gaur bertan hasiko dira. Lehendabizikoa Deustuko Gazte Lokalean izango da eta okupazioa ikuspegi estrategiko batetik aztertuko dute arratsaldeko hitzaldian.
1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Bilboko Aratusteak otsailaren 28tik martxoaren 5era ospatuko dira.
Martxoan, Familientzako Buruarinen tailerra, Santutxuko Labore Bilbo merkatuan.