Udala Bilboko auzoetako hainbat plaza eraldatzeko lanekin hasi da, Auzo-bihotzak deituriko proiektuaren barnean. Besteak beste, Done Petri, Elorrieta eta Levante enparantzetan egingo dituzte aldaketak eta azken honetan dagoeneko amaitu dituzte lanak.
Amaitzear da Aferak bertso dinamikaren bigarren edizioa. Deustuko Herriko tabernak eta Elorri bertso-eskolak antolatuta, bost saiotan 20 bertsolari aritu dira deustuarren aurrean koplaka. Martxoaren 9an emango diote amaiera aurtengo dinamikari bertso-bazkari batekin eta antolatzaileak hasi dira jada lehen balorazioak egiten.
Amets Arzallus, Alaia Martin eta Aitor Sarriegi bertsolariak Deustun izango dira martxoaren 9an auzoko Herriko Tabernan antolatu duten bertso-bazkarian.
Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan.Tailer honetan, etxeetan energiaren beharrak asetzeko eta energia aurrezteko asmakuntzak, gailu sinpleak, maketak etab. egingo dituzte, ingeniari espezialitatu baten laguntzaz. Informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa hemen. ADINA 12-15 urte. Argazkia: Pixabay.
Martxoan, Familientzako Buruarinen tailerra, Santutxuko Labore Bilbo merkatuan.
Ikusi eta Ikasi programak familientzako hainbat tailer, antzerki eta ipuin kontaketa egingo ditu aste honetan Deustu, San Ignazio eta Begoñan. Aisialdirako kultur jarduerak antolatzen ditu programak, 4 eta 8 urte bitarteko gazteei zuzenduta.