'Kalaportu' ikuskizunean Iurretako poetaren sormen lurraldea kantuen bidez irudikatuko dute hamaika abeslarik eta idazlek.
Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan.Tailer honetan, etxeetan energiaren beharrak asetzeko eta energia aurrezteko asmakuntzak, gailu sinpleak, maketak etab. egingo dituzte, ingeniari espezialitatu baten laguntzaz. Informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa hemen. ADINA 12-15 urte. Argazkia: Pixabay.
Martxoan, Familientzako Buruarinen tailerra, Santutxuko Labore Bilbo merkatuan.
Bihar hasiko da Bilboko Loraldia Festibala eta hilabete luzez, apirilaren 7ra arte, iraungo du festibalaren 5. edizioak. Edizio honetan, euskal kultur unibertsoaren 30 ekintza inguruk osatuko dute programa, Bilboko hamabi leku ezberdinetan garatuko direnak.
Datorren ostiralean, martxoak 15, ospatuko den BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren Kontrako Plataformak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! Kanpainiak sentsibilizazio eta protesta ekimen desberdinak antolatu ditugu. Hauen bitartez, mahai gainean jarri nahi ditugu bere irabaziak lortzeko banku honek garatzen dituen zenbait jarduera, hauek eragiten dituzten ondorio larriak, eta baita ere euskal erakundeengandik jasotzen duen mesede-tratua. Horrela, martxoaren 14ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan hitzaldi bat burutuko dugu Zirika! Herri gunean (Erronda kalea 12, Bilbo), “La banca o la vida” lelopean. Bertan, Gasteizkoak Talde antimilitarista, Banca Armada eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko La Guerra Empieza Aquí Batzorde-ko kideak hartuko dute parte. Beste alde batetik, martxoaren 15ean, ostirala, Akziodunen Batzarraren hasiera dela eta, protesta-elkarretaratze bat egingo dugu Euskalduna Jauregiaren aurrean goizeko 11:00etatik aurrera.
#BYW2019 honetan parte hartzen daben youtuber-en % 70 emakumeak dira.
Inauteri garaia igaro eta berehala hasiko dira Deustuko jaiak. Martxoaren 15ean, ostirala, txupinazoa eta pregoia emango ditu aurten 50. urteurrena ospatuko duen Gazte Alai taldeak.