IV. Mauri-Apolo bertso sariketa. Afalosteko saioa. Bertsolariak: Maider Altuna,Peru Irastorza, Hodei Iruretagoienaeta Maite Sarasola. Tiketak Iñakiren tabernan edo Potojorran bertso eskolakideen bidez.
UNICEFen bidez Nigerri elkartasuna agertzeko lasterketa antolatu dute Abusu Ikastolako LH5eko haurrek. Martxoak 22an, ostiralez, goizeko 11etan Abusuko Ibaieder parketan burutuko da lasterketa solidarioa, Tantaz tanta Niger lagundu dezakegu lelopean.
Auzoko udaltegiak lau ikuskizun hartuko ditu apirilaren 12ra arte; ostiraletan izango dira guztiak, 19:30ean.
Bi urteko lanaren emaitza da diskoa; kontzertu bira martxoaren 22an hasiko dute, Bilborock-en.
Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan.Tailer honetan, etxeetan energiaren beharrak asetzeko eta energia aurrezteko asmakuntzak, gailu sinpleak, maketak etab. egingo dituzte, ingeniari espezialitatu baten laguntzaz. Informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa hemen. ADINA 12-15 urte. Argazkia: Pixabay.
Martxoan, Familientzako Buruarinen tailerra, Santutxuko Labore Bilbo merkatuan.
Bihar hasiko da Bilboko Loraldia Festibala eta hilabete luzez, apirilaren 7ra arte, iraungo du festibalaren 5. edizioak. Edizio honetan, euskal kultur unibertsoaren 30 ekintza inguruk osatuko dute programa, Bilboko hamabi leku ezberdinetan garatuko direnak.
Inauteri garaia igaro eta berehala hasiko dira Deustuko jaiak. Martxoaren 15ean, ostirala, txupinazoa eta pregoia emango ditu aurten 50. urteurrena ospatuko duen Gazte Alai taldeak.
Bestalde, Mikel Lertxundi mundu-mailako sonadun eskultore bizkaitarraren obren erakustaldia ikusi ahal izango da larunbatetik aurrera.
Hamaika ekintza daude aurreikusita gaurtik igandera bitarte.