10:00etatik 14:00etara irekiko dituzte Miribillako Komisaria Nagusiko ateak, herritarrei erakustearren udaltzaingoaren lana eta polizia-instalazioak. Bisita gidatuak eskainiko dira eraikinaren barrualdea erakusteko.
Hamaika ekitaldi egongo dira Areatzan, Plaza Berrian eta, oro har, Zazpikaleetan, kalejiretatik hasi eta kontzertuetaraino.
Profesionaltasunera jauzia eman zuenetik borroka guztiak irabazi ditu Lejarragak (Morga, 1992), horietatik 22 KOz. Joan den urteko apirilaren 28an Europako titulua eskuratu zuen eta martxoaren 30ean berriz defendatu beharko du titulu hori Bilbao Arenan ‘Morgako errebolberrak’.
‘Piztu Bilbo, itzali eskaparate hiria!’ margotu dute People Rentals “Alquiler Vacacional” enpresako bulego baten leihoetan. Ekintzak “gentrifikazioa salatzea” du helburu.
Martxoan, Familientzako Buruarinen tailerra, Santutxuko Labore Bilbo merkatuan.
Bihar hasiko da Bilboko Loraldia Festibala eta hilabete luzez, apirilaren 7ra arte, iraungo du festibalaren 5. edizioak. Edizio honetan, euskal kultur unibertsoaren 30 ekintza inguruk osatuko dute programa, Bilboko hamabi leku ezberdinetan garatuko direnak.
Helduentzako zein umeentzako ekintzak egongo dira, eta musika izango da, batez ere, protagonista.