DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek osatutako 90 proiektu aurkeztuko dira Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira. Zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak lantzen aritu dira ikasturtean zehar, eta horiek erakutsi eta azalduko dituzte. Europako hainbat kideren bisita ere izango dugu aurten; horrela, Erasmus+ programako SPOON proiektu europarreko kideak izango dira bisitan Bilboko Plaza Barrian: Estrasburgoko, Kataluniako, Herbeheretako eta Kroaziako kideak izango dira Elhuyarren koordinaziopean. Elhuyar Zientzia Azoka ezagutu eta bertan parte hartu duten irakasleekin ideiak trukatu eta irakasleen trebakuntza-beharrak identifikatzeko asmoarekin izango dira SPOON proiektuko kideak. Bestalde, Erasmus+ programako STEMFAIRNET proiektu europarrean ere ari da Elhuyar; helburua da zientzia-azoken inguruko sarea sortu eta zientzia-azokak aberasgarriagoak bihurtzea (bai konpetentzien garapenaren aldetik, bai inklusioaren aldetik) eta, horretarako, azoka egunean gertatzen den guztia dokumentatuko da. Eguneko programa 12:00etan Azokaren irekiera 12:00 - 15:00 / 16:00 - 18:00: Arkupean eta erdiguneko karpan gazteen stand-ak 12:00 - 14:30: Erdiguneko karpan, txikienen esperimentuak eta txikienentzako tailerrak 12:00 - 16:30: Erdigunean, eremu profesionala: ikertzaile profesionalen proiektuak: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Euskaltel, Bizkaia Talent 17:00 - 18:30: Ginkana eta joko zientifikoak plazaren erdigunean. 17:00 - 20:00: Erdiguneko karpan, Zientzia-Azokako marrazkien erakusketa, Dibujatolrato-ko kideek egindakoak 19:00 - 20:00: Eszenatokian sari-banaketa
DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek osatutako 90 proiektu aurkeztuko dira Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira. Zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak lantzen aritu dira ikasturtean zehar, eta horiek erakutsi eta azalduko dituzte. Irekiera eguerdiko 12:00etan izango da eta, ondoren, egun osoan, zientziaz gozatzeko tartea: gazteen proiektuak, profesionalen lanak, zientzia-jokoak, eta abar.
Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko kolektiboekin zerikusia duten 12 gaztek egun honetako jarduerak diseinatu eta antolatu dituzte. Maiatzaren 11n, hainbat ekitaldi egingo dira Bilborock-en eta Martzana kaian: feminismoari buruzko tailer bat, “afrohouse”ri buruzko beste bat, musika-emanaldiak auzoko artisten eskutik eta “mikro irekia”, gazteen hainbat diziplinatako (poesia, bakarrizketak, musika, magia, dantza edo performance-ak) emanaldi laburrak eskaintzeko.
Hamaika ekintza antolatu dituzte Arangoiti auzoan datorren astean euskaraz bizitzeko. Bihar hasita eta datorren igandera arte bederatzi egunez euskarak auzoko kaleak eta plazak hartuko ditu.