Gazte Lokalaren urteurrena, 'Gaztetxeak aurrera' manifestazioa, Deustuko Gazte Eguna, Kiskitinak Arangoitiko Talde feministaren jaia... geldi egoteko tarterik ez da izango datozen egunotan Deustu inguruan.
Gaur bertan abiatuko dira auzoko jaiak Xatiro eta rap abeslariekin. Astean zehar Ze Esatek!, Bad Sound edo Habana 537 taldeek ere pasatuko dira auzoko eszenatokitik. Horrez gain, Punk taldeak, Flamenko kontzertuak eta Mariatxien ikuskizunak egongo dira.