Ostirala, ekainak 28

11:00

Ikerketa langileon duintasuna

Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Kale Nagusia 85), Bilbo | Elkarretaratzea

Oraindik ez diete aplikatu martxoan onartutako lege berriak aurreikusten zuen soldata igoera. Bihar elkarretaratzea egingo dute Jaurlaritzaren aurrean “ikerketa eta lan baldintza duinen alde”.

Ikerketa langileon duintasuna Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Kale Nagusia 85)

Oraindik ez diete aplikatu martxoan onartutako lege berriak aurreikusten zuen soldata igoera. Bihar elkarretaratzea egingo dute Jaurlaritzaren aurrean “ikerketa eta lan baldintza duinen alde”.

19:00

Darabilbo: Jendaurrean hitz egiteko gaitasuna lantzeko

Castañoseko udaltegia, Uribarri

Darabilbo: Jendaurrean hitz egiteko gaitasuna lantzeko Castañoseko udaltegia

19:30

Stonewall mugarri, kaleetan harro!

Bihotz Sakratutik, Bilbo | manifestazioa

1969ko ekainaren 28an jazotako Stonewalleko erreboltetatik 50 urte igaro dira eta aurten ere, urtero egin dugun bezala, kaleetara aterako gara manifestazioan. Deialdia luzatzen dizuegu 50. urteurren hau ospatzeko, han sortutako garra hartuz eta lekuko bihurtuz. Gaur egun oraindik dena dugulako lortzeke, borrokak darrai! Aurten Jesusen Bihotza plazatik abiatuko gara, 19:30etan. LGBT+ Askapenaren Nazioarteko Egunaren Bilboko manifestazioan parte har ezazu! STONEWALL MUGARRI, KALEETAN HARRO!

Stonewall mugarri, kaleetan harro! Bihotz Sakratutik

1969ko ekainaren 28an jazotako Stonewalleko erreboltetatik 50 urte igaro dira eta aurten ere, urtero egin dugun bezala, kaleetara aterako gara manifestazioan. Deialdia luzatzen dizuegu 50. urteurren hau ospatzeko, han sortutako garra hartuz eta lekuko bihurtuz. Gaur egun oraindik dena dugulako lortzeke, borrokak darrai!

Aurten Jesusen Bihotza plazatik abiatuko gara, 19:30etan. LGBT+ Askapenaren Nazioarteko Egunaren Bilboko manifestazioan parte har ezazu!

STONEWALL MUGARRI, KALEETAN HARRO!

11:14
11:14

Abusuko jaiak

Abusu | Jaiak

Joan den asteburuan Abusuko bizilagunak joan den asteburuan ospatu zuten Arrautza Eguna eta Sanjoan gaua. Ostiral honetan egingo dute kuadrillen desfilea, txosnak ireki eta asteburu osoko jaiei hasiera emateko. Ekainaren 28an, ostiralean bertan, Abusu Rock ospatuko dute, inguruko musika taldeen emanaldiekin. Hurrengo egunean paella eta sardina janak izango dira protagonista egunean zehar, eta gauean elektrotxarangak, orkestak eta mariatxiak. Igandean, marmitako, tortilla eta postre lehiaketaren txanda izango da, bai eta entzierro eta alardearena ere.

11:17
11:17

Erriberako jaiak

Deustualdea

Erriberan ekainaren 27an jaurtiko dute txupinazoa. Igandera bitartean Txitxardin izango da Deustuibarrako protagonista eta elektrotxarangek, ume eta helduentzako txapelketek, jolasek, bazkariek eta luntxek, kale animazioak eta hamaika kontzertuk lagundu diote auzoko kaleak alaitzen.

11:18
11:18

Errekaldeko jaiak

Errekalde | Jaiak

Errekalden ekainaren 28an emango dute jaietako pregoia. Uztailaren 7a bitartean denetarik egongo da Errekaldeko plazan eta inguruko kale zein tabernetan. Besteak beste, Emakumeen eguna, Herrien Eguna, Haurren Eguna, Euskaraz Bizi Eguna, Gaztetxe Eguna, Elkartasun Eguna eta Gazteen Eguna ospatuko dituzte 10 egunotan.