Ezkerraberri Fundazioak, Coppieters Foundation eta EhuGune erakundeekin lankidetzan, Ikus-entzunezkoen erronkak Europako hizkuntza ez-hegemonikoentzat izenburuko jardunaldia ondu du Bilbon dagoen Bizkaia aretoan, urriaren 4an. Ezkerraberri Fundazioaren arabera, “agerikoa da Netflix, Filmin, Youtube eta antzekoek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko molde berriak ekarri dituztela eta, egoera horretan, euskararen moduko hizkuntzek galtzaile ateratzeko aukera asko dituztela. Fenomeno horri buruz informazioa bildu eta gogoeta egitea da jardunaldiaren helburua. Hainbat naziotako gonbidatuak, akademia eta sektorea, bildu ditugu”. Honatx jardunaldiaren programa: Programa 8:45 – 9:00 h: Dokumentazioa jasotzea 9:00 – 9:30 h: Sarrera-hitzak: Antolatzaileen ordezkarien agurra 9:30 – 10:30 h: Hitzaldi nagusia: Ikus-entzunezkoak Europan: egoera eta joerak Enric Marín Otto, Kataluniako Hedabideen Korporazioaren lehendakari ohia 10:30 – 12:00: Mahai ingurua: Akademiaren ikuspegia: Nolako Ikus-entzunezko hedabideak behar ditugu estaturik gabeko herrietan? Josu Amezaga, Euskal Herriko Unibertsitatea. Telebista publikoaren funtzioak: Ikuspegi orokorra. Elin Haf Gruffydd Jones, Mercator Internationaleko zuzendaria. Galeserazko fikziogintza Laura Santamaria Guinot, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Katalanera ekarritako kanpo-produkzioak Moderatzailea: Kike Amonarriz 12:00 – 12:30: Atsedenaldia: 12:30 – 14:00 Mahai ingurua: Sektorearen esperientzia: Fikzioa bildu eta hedatzeko plataformak Jon Artatxo, Ibaia Jaume Ripoll, Filmin Carlos Ares, Produccions Zopilote, Galizia, Moderatzailea: Marta Piñeiro, fikzio-zuzendaria OHARRA: Jardunaldian parte hartzeko, izena eman behar da.
Gaur abiatu du Bizkaiko metalgintzak bost eguneko greba astea. Langileek manifestazioa egin dute Arriaga plazaraino, eta bertan elkartasuna adieraztera gerturatutako pentsionistekin egin dute bat.
Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da.
Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du. Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.