Galdera horri helduko diote bihar Bilbon abiatuko den Kazetaritza Feministari buruzko I. Kongresuan. Pikara Magazinek antolatu du hedabideetan feminismoa "zeharka" lantzearen beharra mahaigaineratzeko eta bide horretan egunerokotasunean azaleratzen diren erronkak erdigunean jartzeko.
Filma 20:00etan hasiko da eta Klasikoak Pantaila Handianen 12. saioa da. Jatorrizko bertsioan izango da, gaztelerazko azpitituluekin. Sarrera doan da lekuak bete arte.
Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da.
Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du. Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.
Alkarbizitzearen gaia jorratzen daben lau film emongo ditue Bilboko Azkuna Zentroan.