Ostirala, urriak 11



Kantagintza: Txikitero Eguna Deustun

Done Petri Plaza, Deustualdea

Urriaren 11an Txikitero Eguna ospatuko du Kantagintzak Deustun. 19:30etik poteoa abiatuko dute Done Petrin txistulariekin batera, animatu!

Kantagintza: Txikitero Eguna Deustun Done Petri Plaza

Urriaren 11an Txikitero Eguna ospatuko du Kantagintzak Deustun. 19:30etik poteoa abiatuko dute Done Petrin txistulariekin batera, animatu!


18:30

Ekuador erresistentzian!

Arriaga plaza, Bilbo | Elkarretaratzea

Adierazpena: Aurreko astean Lenin Morenoren gobernuak hainbat neurri ekonomiko neoliberal dekretatu zituen, NDFrekin (Nazioarteko Diru Funtsarekin) sinatutako hitzarmenaren eskakizunei erantzun eta enpresa-ekonomia suspertu nahian, Ekuadorreko herriaren kaltetan. Neurri horien artean, erregaiaren gaineko subsidioaren ezabapena dago, baita garraioaren garestitzea ere. Eta azken horrekin batera, kontsumorako produktuen prezio-igoera eta langileriaren eskubideen murrizketa zein galera. Halaber, neurriok meatze-proiektuen zein proiektu estraktibisten jarraipena zein bultzada eragingo lukete indigenen lurraldeetan. Gauzak honela, milaka ekuadortar kalera atera dira, gobernuaz gogaituta. Gobernuak haien subiranotasuna saldu baitu, NDFren interesen truke; aurreko hamarkadetan haien herria miseriara, txirotasunera eta exodo masibora kondenatu zuen NDFren interesen truke, hain zuzen. Herritarren, indigenen, sindikatuen, ikasleen, emakumeen, erretiratuen eta funtzionarioen mobilizazioa eta lan-etenaldia beharrezkoa eta zilegia da. Horregatik, gure babesa eta indarra helarazi nahiko genieke Euskal Herritik. Eta protesta egunotan haurkide ekuadortarren kontra errepresio eta neurrigabeko indarkeria erabiltzen ari den Ekuadorreko gobernuari, gure gaitzespen osoa. 600 lagun baino gehiago dira atxilotutakoak, 9 eraildako (datu ofizialen arabera) eta ehunka zauritu eta desagertu. Deialdia egin nahi diegu mugimendu sozialei, kolektiboei, Giza Eskubideen defentsarako erakundeei, sindikatuei eta feministei, komunikatu honetara gehitu daitezen. Eta Ekuadorreko herriari gure elkartasuna erakusteko, ostiral honetan (urriak 11) Bilboko Arriaga enparantzan 18:30ean egingo den elkarretaratzera gonbidatzen zaituztegu. Ekuador Erresistentzian! Concentración en solidaridad con el pueblo ecuatoriano se realizará este próximo viernes 11 de octubre a las 18:30 en la Plaza Arriaga de #Bilbao. #ParoEnEcuador #EcuadorEnResistencia @Komiteak @CONAIE_Ecuador @feministalde pic.twitter.com/ITGw1htDrE — Ecuador Etxea (@EcuadorEtxea) October 9, 2019

Ekuador erresistentzian! Arriaga plaza

Adierazpena:

Aurreko astean Lenin Morenoren gobernuak hainbat neurri ekonomiko neoliberal dekretatu zituen, NDFrekin (Nazioarteko Diru Funtsarekin) sinatutako hitzarmenaren eskakizunei erantzun eta enpresa-ekonomia suspertu nahian, Ekuadorreko herriaren kaltetan.

Neurri horien artean, erregaiaren gaineko subsidioaren ezabapena dago, baita garraioaren garestitzea ere. Eta azken horrekin batera, kontsumorako produktuen prezio-igoera eta langileriaren eskubideen murrizketa zein galera. Halaber, neurriok meatze-proiektuen zein proiektu estraktibisten jarraipena zein bultzada eragingo lukete indigenen lurraldeetan.

Gauzak honela, milaka ekuadortar kalera atera dira, gobernuaz gogaituta. Gobernuak haien subiranotasuna saldu baitu, NDFren interesen truke; aurreko hamarkadetan haien herria miseriara, txirotasunera eta exodo masibora kondenatu zuen NDFren interesen truke, hain zuzen.

Herritarren, indigenen, sindikatuen, ikasleen, emakumeen, erretiratuen eta funtzionarioen mobilizazioa eta lan-etenaldia beharrezkoa eta zilegia da. Horregatik, gure babesa eta indarra helarazi nahiko genieke Euskal Herritik.

Eta protesta egunotan haurkide ekuadortarren kontra errepresio eta neurrigabeko indarkeria erabiltzen ari den Ekuadorreko gobernuari, gure gaitzespen osoa. 600 lagun baino gehiago dira atxilotutakoak, 9 eraildako (datu ofizialen arabera) eta ehunka zauritu eta desagertu.

Deialdia egin nahi diegu mugimendu sozialei, kolektiboei, Giza Eskubideen defentsarako erakundeei, sindikatuei eta feministei, komunikatu honetara gehitu daitezen. Eta Ekuadorreko herriari gure elkartasuna erakusteko, ostiral honetan (urriak 11) Bilboko Arriaga enparantzan 18:30ean egingo den elkarretaratzera gonbidatzen zaituztegu.

Ekuador Erresistentzian!


19:00

"Utzi bakean Rojava, inbasio turkiarrari ez!"

Arriagako plaza, Bilbo | Elkarretaratzea

"Utzi bakean Rojava, inbasio turkiarrari ez!" Arriagako plaza

19:30

Errondoko Auzo Etxea: ate irekien eguna

Errondoko Auzo Etxea (Navarro Villoslada 12, San Inazio-Ibarrekolanda), Deustualdea | aurkezpena

Urriaren 11an Errondoko Auzo Etxeko talde guztiak elkartuko gara proiektu eta espazio komun hau aurkeztu eta gure jardunaren berri emateko. Kontzertuak eta pintxoak ere izango ditugu!Adreiluz adreilu autogestioa eraikitzen

Errondoko Auzo Etxea: ate irekien eguna Errondoko Auzo Etxea (Navarro Villoslada 12, San Inazio-Ibarrekolanda)

Urriaren 11an Errondoko Auzo Etxeko talde guztiak elkartuko gara proiektu eta espazio komun hau aurkeztu eta gure jardunaren berri emateko. Kontzertuak eta pintxoak ere izango ditugu!
Adreiluz adreilu autogestioa eraikitzen


20:00

Manifestazioa: denok batera, presoak etxera

Egunkaria plaza (Santutxu), Santutxu | manifestazioa

Ostiralean, urriak 11, Santutxuko Egunkaria Plazatik abiatuko da Sarek deitutako manifestazioa. Euskeria abesbatzak deialdiarekin bat egingo du, euskal preso, deportatu eta iheslariak etxeratzearen alde.

Manifestazioa: denok batera, presoak etxera Egunkaria plaza (Santutxu)

Ostiralean, urriak 11, Santutxuko Egunkaria Plazatik abiatuko da Sarek deitutako manifestazioa. Euskeria abesbatzak deialdiarekin bat egingo du, euskal preso, deportatu eta iheslariak etxeratzearen alde.



10:23
20:00

Euskaldunak Kalifornian

Euskal Museoa, Alde Zaharra | Erakusketa

Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da. 

Euskaldunak Kalifornian Euskal Museoa

Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da. 


16:00
14:00

Ikastaroa: Tantaka TV eta herrigintza

Zirika! Herri Gunea, Bilbo

Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du.  Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.

Ikastaroa: Tantaka TV eta herrigintza Zirika! Herri Gunea
Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du. 
Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.



19:30
19:30

Zinexit Topaketak

Alondegia, Abando - Indautxu | Proiekzioa

Alkarbizitzearen gaia jorratzen daben lau film emongo ditue Bilboko Azkuna Zentroan.

Zinexit Topaketak Alondegia

Alkarbizitzearen gaia jorratzen daben lau film emongo ditue Bilboko Azkuna Zentroan.



11:00
21:00

Txikiteroen festa

Bilbo

Urriak 11 Txikiteroen Eguna da. Tradizioari eusteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte egunotan Bilbo osoan zehar.

Txikiteroen festa

Urriak 11 Txikiteroen Eguna da. Tradizioari eusteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte egunotan Bilbo osoan zehar.