Astelehena, urriak 14



Wikipedia tailer+ topaketa

Ekonomisten Euskal Elkargoa, Rodriguez Arias 4, 2. ezk. Bilbo,

Ekonomisten Euskal Elkargoak deialdi zabala egin du, Wikipedia tailer eta wikitopaketa baterako. Galder Gonzalez (@theklaneh) laguntzaile dugula, Wikipedian euskarazko edukiak sortu eta hobetzeko, izan ekonomiaz, erreferente diren emakumeez nahiz beste edozein gairi buruz. Urriak 21, 28 eta azaroak 4an jarraipena izango du tailerrak.

Wikipedia tailer+ topaketa Ekonomisten Euskal Elkargoa, Rodriguez Arias 4, 2. ezk. Bilbo Ekonomisten Euskal Elkargoak deialdi zabala egin du, Wikipedia tailer eta wikitopaketa baterako. Galder Gonzalez (@theklaneh) laguntzaile dugula, Wikipedian euskarazko edukiak sortu eta hobetzeko, izan ekonomiaz, erreferente diren emakumeez nahiz beste edozein gairi buruz. Urriak 21, 28 eta azaroak 4an jarraipena izango du tailerrak.

20:00

Espainiako Auzitegi Gorenak espetxera zigortu ditu Kataluniako bederatzi buruzagi independista

Udaletxea, Bilbo | Elkarretaratzea

Gure Esku Dagok elkarretaratzea deitu du gaur Bilboko udaletxe aurrean arratsaldeko 20:00etan baita herri eta auzo esberdinetako plazetan ere. Larunbatean berriz, manifestazioa abiatuko du Donostian "larrialdi demokratikoari erantzun bateratua emateko asmoz".

Espainiako Auzitegi Gorenak espetxera zigortu ditu Kataluniako bederatzi buruzagi independista Udaletxea

Gure Esku Dagok elkarretaratzea deitu du gaur Bilboko udaletxe aurrean arratsaldeko 20:00etan baita herri eta auzo esberdinetako plazetan ere. Larunbatean berriz, manifestazioa abiatuko du Donostian "larrialdi demokratikoari erantzun bateratua emateko asmoz".



10:23
20:00

Euskaldunak Kalifornian

Euskal Museoa, Alde Zaharra | Erakusketa

Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da. 

Euskaldunak Kalifornian Euskal Museoa

Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da. 


16:00
14:00

Ikastaroa: Tantaka TV eta herrigintza

Zirika! Herri Gunea, Bilbo

Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du.  Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.

Ikastaroa: Tantaka TV eta herrigintza Zirika! Herri Gunea
Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du. 
Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.



16:36
16:36

Zinemakumeak gara! emakumeek egindako zinema erakusketa

BBK Aretoa, Bilbo | Erakusketa

Zinemakumeak gara! Emakumeen egindako zinemaren erakusketaren XXIV. edizioa martxan da urriaren 14tik urriaren 21era bitartean.  Aurtengo edizioan "aldaketaren zurrumurrua” izenburupean multzokatutako zazpi film luze ikusteko aukera emango dute. Horrez gain feminismoaren laugarren olatuak ekoizpen kulturalean izandako inpaktuaz ere eztabaidatzeko aukera egongo da.

Zinemakumeak gara! emakumeek egindako zinema erakusketa BBK Aretoa

Zinemakumeak gara! Emakumeen egindako zinemaren erakusketaren XXIV. edizioa martxan da urriaren 14tik urriaren 21era bitartean. 

Aurtengo edizioan "aldaketaren zurrumurrua” izenburupean multzokatutako zazpi film luze ikusteko aukera emango dute. Horrez gain feminismoaren laugarren olatuak ekoizpen kulturalean izandako inpaktuaz ere eztabaidatzeko aukera egongo da.