Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da.
Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du. Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.
Zinemakumeak gara! Emakumeen egindako zinemaren erakusketaren XXIV. edizioa martxan da urriaren 14tik urriaren 21era bitartean. Aurtengo edizioan "aldaketaren zurrumurrua” izenburupean multzokatutako zazpi film luze ikusteko aukera emango dute. Horrez gain feminismoaren laugarren olatuak ekoizpen kulturalean izandako inpaktuaz ere eztabaidatzeko aukera egongo da.