Asteazkena, urriak 16



19:00

'MOIO: gordetzea ezinezkoa zen' liburuaren aurkezpena

Zirika! Herri Gunea, Bilbo | Aurkezpena

Aurtengo Urria Transarekin memoria ariketa bat ere egin nahi izan dugu Bizkaiko E28 Koordinadoratik eta beste ekimen batzuez gain, Kattalin Miner ere gonbidatu dugu gurera Moio: gordetzea ezinezkoa zen liburua aurkeztera.  Aimar Elosegi Ansa gazte transexual hernaniarraren suizidioaren memoria ariketa bat da liburua. Kattalinek, jazotako hari "begirada politiko bat" eskaini nahi izan dio lan honekin. Aimarren inguruko bederatzi pertsonen testigantzak jasotzen dira liburuan, gertatutakoaren inguruko irakurketa politiko, pertsonal, sozial nahiz kultural ezberdinak batuz. Aimarren bizitzaren eta heriotzaren memoria ariketa eginez, gure gizarteko transfobiaren inguruan aritzeko aukera ematen digu Kattalinen liburu honek. Liburuaren zergatiaz, helburuez eta prozesuaren inguruan arituko gara Kattalinekin eta denon artean solaserako tartea ere izango dugu.

'MOIO: gordetzea ezinezkoa zen' liburuaren aurkezpena Zirika! Herri Gunea

Aurtengo Urria Transarekin memoria ariketa bat ere egin nahi izan dugu Bizkaiko E28 Koordinadoratik eta beste ekimen batzuez gain, Kattalin Miner ere gonbidatu dugu gurera Moio: gordetzea ezinezkoa zen liburua aurkeztera. 

Aimar Elosegi Ansa gazte transexual hernaniarraren suizidioaren memoria ariketa bat da liburua. Kattalinek, jazotako hari "begirada politiko bat" eskaini nahi izan dio lan honekin. Aimarren inguruko bederatzi pertsonen testigantzak jasotzen dira liburuan, gertatutakoaren inguruko irakurketa politiko, pertsonal, sozial nahiz kultural ezberdinak batuz. Aimarren bizitzaren eta heriotzaren memoria ariketa eginez, gure gizarteko transfobiaren inguruan aritzeko aukera ematen digu Kattalinen liburu honek. Liburuaren zergatiaz, helburuez eta prozesuaren inguruan arituko gara Kattalinekin eta denon artean solaserako tartea ere izango dugu.



10:23
20:00

Euskaldunak Kalifornian

Euskal Museoa, Alde Zaharra | Erakusketa

Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da. 

Euskaldunak Kalifornian Euskal Museoa

Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da. 


16:00
14:00

Ikastaroa: Tantaka TV eta herrigintza

Zirika! Herri Gunea, Bilbo

Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du.  Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.

Ikastaroa: Tantaka TV eta herrigintza Zirika! Herri Gunea
Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du. 
Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.



16:36
16:36

Zinemakumeak gara! emakumeek egindako zinema erakusketa

BBK Aretoa, Bilbo | Erakusketa

Zinemakumeak gara! Emakumeen egindako zinemaren erakusketaren XXIV. edizioa martxan da urriaren 14tik urriaren 21era bitartean.  Aurtengo edizioan "aldaketaren zurrumurrua” izenburupean multzokatutako zazpi film luze ikusteko aukera emango dute. Horrez gain feminismoaren laugarren olatuak ekoizpen kulturalean izandako inpaktuaz ere eztabaidatzeko aukera egongo da.

Zinemakumeak gara! emakumeek egindako zinema erakusketa BBK Aretoa

Zinemakumeak gara! Emakumeen egindako zinemaren erakusketaren XXIV. edizioa martxan da urriaren 14tik urriaren 21era bitartean. 

Aurtengo edizioan "aldaketaren zurrumurrua” izenburupean multzokatutako zazpi film luze ikusteko aukera emango dute. Horrez gain feminismoaren laugarren olatuak ekoizpen kulturalean izandako inpaktuaz ere eztabaidatzeko aukera egongo da.