Datorren Urriaren 21erako, 19:00etan Zirika! Herri gunean, Argi Berdeak, Feministalde eta Komite Internazionalistak taldeek honako hitzaldi hau antolatu dugu: “La marea verde y feminismo en Argentina”. Gurekin, Celeste Macdougall izango dugu, historialari, sexu heziketarako irakaslea, eta Argentinako abortu legala, segurua eta doakoaren aldeko kanpainaren aitzindaria. Argentinako mugimendu feministaren nondik norakoaz hitz egiteaz gain, emakume haurdunentzat abortu legala segurua eta doakoa izateko aukeraren garrantziaz, eta honen inguruan izan duen esperientziaz ere hitz egingo digu. Abortu legala, segurua eta doakoaren aldeko Nazio Kanpainak 13 urteko ibilbidea du, 2004ko Mendozako Emakumeen XIX. Topaketa Nazionalaren ebazpenen ondotik sortu zen hain zuzen ere. Mobilizazio erraldoi hau, jendetsua, zirikatzailea, herrikoia, anitza, belaunaldi desberdinak biltzen dituena, nekaezina eta feminista da, zigorren eta kriminalizazioaren aurrean, bizitzak salbatzeko eta segurtasunik gabeko abortuen arriskuak eta kalteak murrizteko antolatu da. Marea berdea inspiratzailea izan da, emakumeek ez diote utziko bere lepoetan zapiak lotzeari Argentinan abortua lege izan arte, eta Amerika Latina eta Karibe osoko lurraldeetan honen inguruko legegintza-lorpenak izan arte hedatzeari ekingo dio.
Ekonomisten Euskal Elkargoak deialdi zabala egin du, Wikipedia tailer eta wikitopaketa baterako. Galder Gonzalez (@theklaneh) laguntzaile dugula, Wikipedian euskarazko edukiak sortu eta hobetzeko, izan ekonomiaz, erreferente diren emakumeez nahiz beste edozein gairi buruz. Urriak 28 eta azaroak 4an jarraipena izango du tailerrak. Doako izenematea, hemen: https://www.ekonomistak.eus/Eventos/Inscripcion.aspx?IdMenu=f42620ee-2445-4f28-b142-5d40a85374ec&Cod=ed95fddf-aca2-4d00-8def-b3e0b9908b56&Idioma=eu-ES
Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da.
Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du. Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.
Zinemakumeak gara! Emakumeen egindako zinemaren erakusketaren XXIV. edizioa martxan da urriaren 14tik urriaren 21era bitartean. Aurtengo edizioan "aldaketaren zurrumurrua” izenburupean multzokatutako zazpi film luze ikusteko aukera emango dute. Horrez gain feminismoaren laugarren olatuak ekoizpen kulturalean izandako inpaktuaz ere eztabaidatzeko aukera egongo da.
Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdiak 21. edizioa ospatuko du urriaren 17tik 27ra. Euskal konpainien presentzia indartzea du aurtengoak xede eta bi ekoizpen propio aurkeztuko ditu.
Euskal Museoak hainbat musika ekitaldi antolatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldien harira. Urriaren 19an eta 27an kontzertuak eta bertso saioak egingo dituzte museoan bertan.