Urriak 23

Blog-Wordpress ikastaroa

2019/10/23 10:00 - 19:30

Euskararen Etxea | Deustualdea

Ikastaro teknologikoak antolatzen jarraitzen dugu. Urriaren 23an izango da hurrengoa: Blog-Wordpress. Ikastaroa doakoa da. Izena emateko epea urriaren 21ean amaituko da.
Plaza mugatuak dira; beraz, Wordpress ikasi nahi baduzu eman izena hemen

Blogak komunikazio pertsonalerako web sinpleak izatetik, garapen aukera handiak eskaintzen dituzten tresnak izatera pasa dira. Blogak sortzeko erabiltzen ziren tresnek orain aukera gehiago eskaintzen dituzte; horien artean ezagunena Wordpress da. Tresna horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu eta landuko ditugu ikastaroan, webgune sinple batetik hasi eta garapenerako aukerak aztertuz.
 

EGUNA: Urriak 23, asteazkena
ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era
PLAZA KOPURUA: 12 lagunentzako ikastaroa izango da
LEKUA: Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1, Bilbo
PREZIOA: Doan
IZEN-EMATEA: inprimaki hau bete

KÄAFKA antzezlana taularatuko dute asteazkenean Kafe Antzokian

2019/10/23 11:00

Kafe Antzokia | Abando - Indautxu |Antzerkia

Kamikaz kolektiboa, Gehitu elkartea eta Ortzadar LGBT elkartearen elkarlanetik sortutako lana da Käafka antzerkia. Asteazkenean, Kafe Antzokiko emanaldiak goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:00etan izango dira. 

 

Euskaldunak Kalifornian

2019/10/04 - 2019/11/03

Euskal Museoa Alde Zaharra |Erakusketa

Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da. 

Ikastaroa: Tantaka TV eta herrigintza

2019/10/04 - 2019/10/26

Ostiral honetan, urriak 4, Tantaka TV-k antolatutako ikastaroaren beste saio bat emango dute Zirika! herrigunean. Oraingoan sare sozialak komunikabide tresna gisa izango dituzte aztergai. Larunbatean, aldiz, Iñaki Makazaga kazetariak "Nola bihurtu politikoa dena engantxatzen duten istorioetan" tailerra emango du. 
Urriaren 26ra bitartean emango dituzte Tantaka TV-ko kideek ikastaroarekin lotutako saioak, ostiral eta larunbatetan. Ikastaro guztiak dohainik dira, eta info@tantaka.tv helbidean izena eman behar da.

Bad Jaialdia

2019/10/17 - 2019/10/27

Bilbo |Antzerkia

Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdiak 21. edizioa ospatuko du urriaren 17tik 27ra. Euskal konpainien presentzia indartzea du aurtengoak xede eta bi ekoizpen propio aurkeztuko ditu.

Ondarea plazara!

2019/10/19 - 2019/10/27

Euskal Museoa Bilbo |Kontzertuak

Euskal Museoak hainbat musika ekitaldi antolatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldien harira. Urriaren 19an eta 27an kontzertuak eta bertso saioak egingo dituzte museoan bertan.