Goizean Bilbo Zaharrean izandako eraso faxistei aurre egiteko, auzolan feminista antolatu dute gaur arratsaldeko 19:00etan Lamana kalean. Xake espazioa eta inguruko mural antifaxistak erasotzeaz gain, Pikara Magazinen erredakzioan era bereko margoketak egin dituzte.
Atzo zabaldu zen 'Euskaldunak Kalifornian-Basques in California' erakusketa Euskal Museoan. Azaroaren 3ra arte bisitatzeko aukera egongo da.