Diseinu astearekin bat eginez, “Argien marrazkilari”, lightpainting tailerra egingo da. Argazki-kamera eta argiaren bidez marrazki ikusgarriak egiteko tailerra. 12 urtetik aurrerakoek (haur zein helduek) lagunartean zein familian, argia eta argazki kameren bidez irudi eta animazio ikusgarriak sortzeko aukera izango dute. Horretarako, noski, lehenik eta behin honen atzean dagoen oinarri zientifikoa ezagutuko dute. Izen-ematea 2019ko azaroaren 7ra arte. Plaza mugatuak!
Beñatek (Physis VS Nomos) eta Unaik (Pelax) azken lanak aurkeztu eta nahastuko dituzte klasiko bihurtu den kontzertu batean. Musika ona eta freskoa Donostitik! Physis VS Nomos: https://www.badok.eus/euskal-musika/physis-versus-nomos/ Pelax: https://www.badok.eus/euskal-musika/pelax/
Azaroaren 14tik abenduaren 19ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian, ginkana zientifiko bat prestatzeko tailerra. Ostegunetan, 18:00-19:30, 2019ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra izango dira, eta izena emateko epea azaroaren 7an amaituko da. Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko da denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko zaie aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko dira. Iizena emateko formularioa 'bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo' webgunean dago.
'Arlo sozioekonomikoa euskararen biziberritzean' izenburupean Bilboko Merkataritza Ganberan azaroaren 14an eta 15ean egingo du Euskaltzaindiak XXIV. Jagon Jardunaldia.