Mozal legea aplikatu diote Hau Pittu Hau konpartsako kide bati 2018ko Aste Nagusian isuna jarri zion udaltzainari euskaraz artatuta izatea eskatu izanagatik. Honek isuna errekurritu eta abenduaren 12an epaitua izango da Barroeta Aldamar 10 kaleko epaitegietan.
Azaroaren 14tik abenduaren 19ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian, ginkana zientifiko bat prestatzeko tailerra. Ostegunetan, 18:00-19:30, 2019ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra izango dira, eta izena emateko epea azaroaren 7an amaituko da. Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko da denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko zaie aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko dira. Iizena emateko formularioa 'bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo' webgunean dago.
Azaroaren 28tik abenduaren 5era arte egongo da irekita izotz pista 'ekologikoa'. Berrikuntza gisa, aurtengoak tamaina bikoitza izango du, 800 metro karratu.
Bihar emango diote hasiera hamabigarrenez BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiari. Bihartik hasita eta abenduaren 15era arte, 60 filma eskainiko dira Bilboko areto ezberdinetan. BBK aretoa, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemak eta Euskalduna Jauregia izango dira hain zuzen festibalaren egoitza nagusiak.