Deustuko Orain Presoak dinamikak manifestazioa deitu du gaur arratsaldeko 19:00etan Iruña kaleko metro sarreratik.
SOS Alde Zaharra plataformak abenduaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan "Bizilagunen tourra" antolatu du Etxebarrieta plazatik abiatuta. Egun turistifikazioaren ondorioz nagusitzen ari den auzo eredua salatu eta Bilboko Zazpi Kaleak auzotarrentzako nahi dituztela aldarrikatuko dute.
Azaroaren 14tik abenduaren 19ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian, ginkana zientifiko bat prestatzeko tailerra. Ostegunetan, 18:00-19:30, 2019ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra izango dira, eta izena emateko epea azaroaren 7an amaituko da. Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko da denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko zaie aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko dira. Iizena emateko formularioa 'bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo' webgunean dago.
Azaroaren 28tik abenduaren 5era arte egongo da irekita izotz pista 'ekologikoa'. Berrikuntza gisa, aurtengoak tamaina bikoitza izango du, 800 metro karratu.
Bihar emango diote hasiera hamabigarrenez BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiari. Bihartik hasita eta abenduaren 15era arte, 60 filma eskainiko dira Bilboko areto ezberdinetan. BBK aretoa, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemak eta Euskalduna Jauregia izango dira hain zuzen festibalaren egoitza nagusiak.
Gaur arratsaldeko 16:00etan zabaldu eta igande gaueko 20:00ak arte tailerrez eta aurkezpenez beteta egongo da Bilboko Arte Liburu Azokaren VII. edizioa. Areatzako Cafe Boulevard zaharrean kokatu dute aurten BALA akronimoaz ezaguna den azoka.