Larunbata, abenduak 14

10:00

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eta neska* gazteek asanblada deitu dute urtarrileko greba hizpide

La Bolsa, Alde Zaharra | Asanblada

Urtarrilaren 30eko greba orokorra hizpide, abenduaren 14an, larunbata, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak asanblada irekia deitu du La Bolsa eraikinean goizeko 10:00etan. Ostean, Euskal Herriko neska* gazteak hausnarketa eta ekintza propioak zehazteko elkartuko dira, goizeko 12:30ean. 

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eta neska* gazteek asanblada deitu dute urtarrileko greba hizpide La Bolsa

Urtarrilaren 30eko greba orokorra hizpide, abenduaren 14an, larunbata, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak asanblada irekia deitu du La Bolsa eraikinean goizeko 10:00etan. Ostean, Euskal Herriko neska* gazteak hausnarketa eta ekintza propioak zehazteko elkartuko dira, goizeko 12:30ean. 

10:00

Gau Irekia VIII.edizioa

Sarean Kultur Elkartea, Bilbo | Jaialdia

Abenduaren 14an, larunbata, ospatuko da aurtengo Gau Irekia ekimena Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan. Sarean Kultur Elkarteak 100 ekintza inguru antolatu ditu kultura kalera ateratzea helburu duen egun honetan.  

Gau Irekia VIII.edizioa Sarean Kultur Elkartea

Abenduaren 14an, larunbata, ospatuko da aurtengo Gau Irekia ekimena Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan. Sarean Kultur Elkarteak 100 ekintza inguru antolatu ditu kultura kalera ateratzea helburu duen egun honetan.  

22:00

Ruper Ordorikaren kontzertua

Kafe Antzokia, Abando - Indautxu | Kontzertuak

Abenduaren 14an, larunbata, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian. Kafe Antzokiak iragarri duenez azken sarrerak salgai daude oraindik.  25 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak 2020. urtean. Hori ospatzeko, Kafe Antzokiko 'Soinuak' diskoetxeak Ruper Ordorikak aretoan eskainitako zuzeneko 18 abesti bildu ditu binilo bikoitzean. Lanak 'Gaur hamar t'erdietan Kafe Antzokian' du izena, eta Ruper Ordorikak azken 24 urteotan aretoan eskainitako 30 kontzertuetatik 18 abesti biltzen ditu.  Sarrerak erosteko sakatu hemen 

Ruper Ordorikaren kontzertua Kafe Antzokia

Abenduaren 14an, larunbata, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian. Kafe Antzokiak iragarri duenez azken sarrerak salgai daude oraindik. 

25 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak 2020. urtean. Hori ospatzeko, Kafe Antzokiko 'Soinuak' diskoetxeak Ruper Ordorikak aretoan eskainitako zuzeneko 18 abesti bildu ditu binilo bikoitzean. Lanak 'Gaur hamar t'erdietan Kafe Antzokian' du izena, eta Ruper Ordorikak azken 24 urteotan aretoan eskainitako 30 kontzertuetatik 18 abesti biltzen ditu. 

Sarrerak erosteko sakatu hemen 

Ginkana egin dezagun! Desafio zientifiko-teknologikoen ginkana diseinatzeko tailerra Bilbon

Deustuko Udaltegia, Bizilabe gunea,

Azaroaren 14tik abenduaren 19ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian, ginkana zientifiko bat prestatzeko tailerra. Ostegunetan, 18:00-19:30, 2019ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra izango dira, eta izena emateko epea azaroaren 7an amaituko da. Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko da denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko zaie aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko dira. Iizena emateko formularioa 'bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo' webgunean dago.

Ginkana egin dezagun! Desafio zientifiko-teknologikoen ginkana diseinatzeko tailerra Bilbon Deustuko Udaltegia, Bizilabe gunea Azaroaren 14tik abenduaren 19ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian, ginkana zientifiko bat prestatzeko tailerra. Ostegunetan, 18:00-19:30, 2019ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra izango dira, eta izena emateko epea azaroaren 7an amaituko da. Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko da denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko zaie aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko dira. Iizena emateko formularioa 'bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo' webgunean dago.

11:00
21:00

Izotz ekologikozko pista

Areatza, Bilbo | Tailerra

Azaroaren 28tik abenduaren 5era arte egongo da irekita izotz pista 'ekologikoa'. Berrikuntza gisa, aurtengoak tamaina bikoitza izango du, 800 metro karratu. 

Izotz ekologikozko pista Areatza

Azaroaren 28tik abenduaren 5era arte egongo da irekita izotz pista 'ekologikoa'. Berrikuntza gisa, aurtengoak tamaina bikoitza izango du, 800 metro karratu. 

19:30
20:00

Mendi Film Festival XII. edizioa

Euskalduna Jauregia, Abando - Indautxu | Ikus-entzunezkoak

Bihar emango diote hasiera hamabigarrenez BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiari. Bihartik hasita eta abenduaren 15era arte, 60 filma eskainiko dira Bilboko areto ezberdinetan. BBK aretoa, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemak eta Euskalduna Jauregia izango dira hain zuzen festibalaren egoitza nagusiak.

Mendi Film Festival XII. edizioa Euskalduna Jauregia

Bihar emango diote hasiera hamabigarrenez BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiari. Bihartik hasita eta abenduaren 15era arte, 60 filma eskainiko dira Bilboko areto ezberdinetan. BBK aretoa, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemak eta Euskalduna Jauregia izango dira hain zuzen festibalaren egoitza nagusiak.

16:00
20:00

Bilboko Arte Liburuen Azoka

Cafe Boulevard zaharra Bilboko Areatza, Bilbo | Topaketa

Gaur arratsaldeko 16:00etan zabaldu eta igande gaueko 20:00ak arte tailerrez eta aurkezpenez beteta egongo da Bilboko Arte Liburu Azokaren VII. edizioa. Areatzako Cafe Boulevard zaharrean kokatu dute aurten BALA akronimoaz ezaguna den azoka. 

Bilboko Arte Liburuen Azoka Cafe Boulevard zaharra Bilboko Areatza