Las Tesis txiletar kolektiboaren "bortxatzaile bat zure bidean" ekintza errepikatuko dute bihar Bilboko udaletxearen aurrean, arratsaldeko 19:00etan. Emakume eta disidentzientzako ekintza izango da eta arropa koloretsu eta benda beltz batekin etortzeko deialdia zabaldu dute. Hau da ekintzan abestuko den abestia: BORTXATZAILEA ZU ZARAPatriarkatua da epaileJaiotzetik sententziatuzEta gure zigorra?Bortizkeria ikusezina Patriarkatua da epaileJaiotzetik sententziatuzEta gure zigorra?Bortizkeria nabaria Feminizidioa daHiltzaileaz gara ahaztenDesagerpenaEta bortxaketak Eta errua ez zen nireaEz non negoenEzta janzkera (x4) Bortxatzailea zu zinenBortxatzailea zu zara ZipaioakEpaileakEstatuaPresidentea Estatu zapaltzaileaAr zantar bortxatzailea (x2) Bortxatzailea zu zinenBortxatzailea zu zara Duerme tranquila niña inocenteSin preocuparte del bandoleroQue por tu sueño dulce y sonrienteVela tu amante carabinero Bortxatzailea zu zara (x4)
Algortako Bertsolari Eskola izango da biharko bertso saioaren protagonista. Ostegunean arratsaldeko 20:00etan Kerman Diaz, Maddalen Ruesgas, Paule Loizaga eta Unai Mendiburu bertsolariek hasiera emango diote Aferak dinamikaren urteko azken saioari.
Azaroaren 14tik abenduaren 19ra, ostegunetan, 18:00-19:30, Deustuko Udaltegian, ginkana zientifiko bat prestatzeko tailerra. Ostegunetan, 18:00-19:30, 2019ko azaroaren 14tik abenduaren 19ra izango dira, eta izena emateko epea azaroaren 7an amaituko da. Tailer honetan ginkana zientifiko bat prestatuko da denon artean. Horretarako, sormenaren bidez, hainbat desafiori egin beharko zaie aurre eta oinarri zientifiko-teknologikoak barneratuko dira. Iizena emateko formularioa 'bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo' webgunean dago.
Azaroaren 28tik abenduaren 5era arte egongo da irekita izotz pista 'ekologikoa'. Berrikuntza gisa, aurtengoak tamaina bikoitza izango du, 800 metro karratu.