246 preso, iheslari eta deportatuak etxean nahi dituztela aldarrikatzeko Hertzainak taldeak duela 30 urte sortutako "564" kanta plazaratuko dute astelehenean Bilboko plaza barrian arratsaldeko 19:30ean. Ekitaldian Zea Mays taldeko Aiora eta Piti, Zazkel taldeko Etxahun eta trikitilariak zein abesbatza egongo dira herritarrekin batera kantuan. Deustuko Done Petri plazan ere ekitaldi berdina egingo dute, arratsaldeko 19:30ean. Honekin batera presoen eskubideen aldeko manifestazioa urtarrilaren 11n izango da, arratsaldeko 17:00etan La Casillan.
Azaroaren 28tik abenduaren 5era arte egongo da irekita izotz pista 'ekologikoa'. Berrikuntza gisa, aurtengoak tamaina bikoitza izango du, 800 metro karratu.