Bihar gaueko 21:00etan Dafne Gonzalez gonbidatuak hasiera emango dio aurtengo dinamikari "barneko eta kanpoko iraultzak azalerazten, hitzen doinuen laguntzarekin" izeneko poesia emanaldiarekin.
Euskadi Irakurketa Errazeko elkarteak, urriaren 6tik azaroaren 3ra bitartean, Fernando Morillo Grande idazlearen "Santiago Bidearen misterioa" liburua irakurtzeko saioak antolatu ditu, asteartero goizeko 11:00etatik 12:15era Bizkaiko Foru Liburutegian. Saio hauek guztiz doakoak dira eta euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzenduta daude batez ere. Izena emateko irakurketaerraza.gi@gmail.com helbidera idatziz edo 610 04 39 06 telefonora deituz egin daiteke. Epea urriaren 5ean, astelehena, amaituko da.
Euskadi Irakurketa Errazeko elkarteak, urriaren 21etik azaroaren 25era bitartean, Montse Flores Pallarès-en “Rif mendietako ura” liburua irakurtzeko saioak antolatu ditu, asteazkenero arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara Deustuko Bidarte Udaltegian. Saio hauek guztiz doakoak dira eta euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzenduta daude batez ere. Izena emateko irakurketaerraza.gi@gmail.com helbidera idatziz edo 610 04 39 06 telefonora deituz egin daiteke. Epea urriaren 9tik 20ra arte zabalik egongo da.