Osteguna, urtarrilak 21



19:00

Etxebizitzaren inguruko mahai-ingurua egingo dute Uribarrin ostegunean

Kastañoseko udaltegia, Uribarri | mahai ingurua

Urtarrilaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Kastañoseko udaltegian etxebizitzaren inguruko mahai-ingurua antolatu du Uribarri prest! plataforma sozialak.  SOS Alde Zaharrak, Gure Etxea auzo elkarteak, Uribarriko gazteek eta Maizterrak Bilbo taldeak hartuko dute parte bertan. Aforoa mugatua izango da. 

Etxebizitzaren inguruko mahai-ingurua egingo dute Uribarrin ostegunean Kastañoseko udaltegia

Urtarrilaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Kastañoseko udaltegian etxebizitzaren inguruko mahai-ingurua antolatu du Uribarri prest! plataforma sozialak. 

SOS Alde Zaharrak, Gure Etxea auzo elkarteak, Uribarriko gazteek eta Maizterrak Bilbo taldeak hartuko dute parte bertan. Aforoa mugatua izango da. 


19:30

Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aurkako epaiketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Albiako lorategietan

Albiako lorategiak, Bilbo | Elkarretaratzea

Gaur hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aurkako epaiketa. Fiskaltzak bakoitzarentzat 8 urteko espetxe zigorra eta 7 urteko zaintzapeko askatasuna askatasuna eskatu du, armak, munizioak eta lehergaiak helburu terroristekin gordailuan jartzea egotzita.  Epaiketa salatzeko eta bi gazteei elkartasuna adierazteko Albiako lorategietan elkarretaratzea deitu du gaur Ernai Bilbok, arratsaldeko 19:30ean.  Halaber, Amurrio eta Gasteizeko herritarrek sortutako  “Ankerkeriari STOP! Aitor eta Galder aske!” plataformaren bitartez, egoera salatzeko manifestu bat kaleratu dute eta dagoeneko 2930 sinadura baino gehiago bildu dituzte.   

Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aurkako epaiketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Albiako lorategietan Albiako lorategiak

Gaur hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aurkako epaiketa. Fiskaltzak bakoitzarentzat 8 urteko espetxe zigorra eta 7 urteko zaintzapeko askatasuna askatasuna eskatu du, armak, munizioak eta lehergaiak helburu terroristekin gordailuan jartzea egotzita. 

Epaiketa salatzeko eta bi gazteei elkartasuna adierazteko Albiako lorategietan elkarretaratzea deitu du gaur Ernai Bilbok, arratsaldeko 19:30ean. 

Halaber, Amurrio eta Gasteizeko herritarrek sortutako  “Ankerkeriari STOP! Aitor eta Galder aske!” plataformaren bitartez, egoera salatzeko manifestu bat kaleratu dute eta dagoeneko 2930 sinadura baino gehiago bildu dituzte.