Datorren uztailaren 12an hasiko da 13/13 auziko epaiketa Auzitegi Nazionalean. Horren harira, uztailaren 8an, osteguna arratsaldeko 19:00etan auzia izango dute hizpide Bilborocken antolatu duten hitzaldian. Martxelo Otamendik gidatutako saioan, Laura Pego ikertzaileak, Alfonzo Zenon 13/13 auziko abokatuak eta Arantza Zulueta auzipetuak parte hartuko dute. Larunbatean, uztailaren 10ean manifestazioak izango dira Bilbon eta Donostian, 12:00etan.
Uztailaren 5ean emango diogu hasiera San Inazioko XXXV pala txapelketari. Ekainaren 30era bitartean (asteazkena) aukera dago La Parra tabernan izena emateko. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko eta 1. mailako eta 2. mailako sariak egongo dira. Anima zaitezte!