Asteartea, uztailak 20



20:00

'Diaz no limpieis esta sangre' pelikula proiektatuko dute bihar Erronfilms dinamikaren baitan

Errondoko Auzo Etxea, Deustualdea | Proiekzioa

Errondoko Auzo Etxean arratsaldeko 20:00etan Diaz no limpieis esta sangre proiektatuko dute auzoko gazte asanbladak antolatuta.  Aurten 20 urte bete dira Genovan G8aren goi-bilera burutu zenetik. Gailurraren aurkako protestetan Carlo Giuliani gaztea tiroz hil zuen poliziak, eta beste hamarnaka pertsona zaurituak izan ziren. Gailurra ospatu bitartean Genovan izandako gertakariak ditu hizpide filmak.   

'Diaz no limpieis esta sangre' pelikula proiektatuko dute bihar Erronfilms dinamikaren baitan Errondoko Auzo Etxea

Errondoko Auzo Etxean arratsaldeko 20:00etan Diaz no limpieis esta sangre proiektatuko dute auzoko gazte asanbladak antolatuta. 

Aurten 20 urte bete dira Genovan G8aren goi-bilera burutu zenetik. Gailurraren aurkako protestetan Carlo Giuliani gaztea tiroz hil zuen poliziak, eta beste hamarnaka pertsona zaurituak izan ziren. Gailurra ospatu bitartean Genovan izandako gertakariak ditu hizpide filmak. 

 



16:40
16:40

XXXV San Inazio Pala Txapelketa

Deustualdea | Lehiaketa

Uztailaren 5ean emango diogu hasiera San Inazioko XXXV pala txapelketari. Ekainaren 30era bitartean (asteazkena) aukera dago La Parra tabernan izena emateko. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko eta 1. mailako eta 2. mailako sariak egongo dira. Anima zaitezte!

XXXV San Inazio Pala Txapelketa

Uztailaren 5ean emango diogu hasiera San Inazioko XXXV pala txapelketari. Ekainaren 30era bitartean (asteazkena) aukera dago La Parra tabernan izena emateko. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko eta 1. mailako eta 2. mailako sariak egongo dira.

Anima zaitezte!