Hiru modalitate izango dituen eskalada topaketa antolatu du biharko egunean Karmela espazioko eskalada taldeak. Maila guztietarako blokeak egoteaz gain, kutxen jolasa eta zozketa ere izango dira bertan. Eskalada txapelketetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea, eskalataldea@gmail.com helbidean. Norberaren bazkaria ekartzeko deialdia ere egin dute.
ASETU Herri Biltegia betetzen laguntzeko, bertso saioa antolatu dute bihar Xake Espazioko kideek. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan izango da Bilbo Zaharreko plazan eta Oihane Perea, Unai Iturriaga, Oihana Bartra eta Iñaki Viaspre bertsolariek kantatuko dute taula gainean. Ainhoa Comasek egingo ditu gai-jartzaile lanak.