Larunbata, abenduak 18



12:00

Swinga

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra | Dantzaldia

Swing Side Bilbao elkartearekinSarrera librea

Swinga Bira Kultur Gunea

Swing Side Bilbao elkartearekin
Sarrera librea


18:00

TANDEM

Euskalduna Jauregia, Abando - Indautxu | Proiekzioa

Tandem-ek Jaime Lafitaren istorioa kontatzen du. ELA diagnostikatu zioten 2016an, eta 1000 kilometro baino gehiago egin zituen bere seme Davidekin eta dalecandELA elkartekoekin batera, motordun ibilgailurik erabili gabe.  Sarrerak: Sarrerak salgai aurkitu 16,50 eurotara www.euskalduna.eus  webgunean, Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan edo Euskalduna Jauregiko txarteldegietan.

TANDEM Euskalduna Jauregia

Tandem-ek Jaime Lafitaren istorioa kontatzen du. ELA diagnostikatu zioten 2016an, eta 1000 kilometro baino gehiago egin zituen bere seme Davidekin eta dalecandELA elkartekoekin batera, motordun ibilgailurik erabili gabe. 

Sarrerak: Sarrerak salgai aurkitu 16,50 eurotara www.euskalduna.eus  webgunean, Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan edo Euskalduna Jauregiko txarteldegietan.


19:00

Ttipia Antzerkia – 'Good sex Maritxu'

Otxarkoagako udaltegia, Bilbo | Antzerkia

Hiru protagonistek duela urte batzuk gertatu zitzaiena antzeztuko dute, eta hiruretako baten «lehen aldia» erakutsiko digute. Berandu samar izan zuen lehen aldi hori, egia esan, eta horrek beste bi protagonistengan (bere bi lagun minak, bidenabar esanda) izan zituen ondorioak kontatuko dizkigute. Tonu zorrotza erabiliko dute horretarako, baina ez era zakar edo baldarrean. Laburbilduz, umorea eta barreak bermatuta daude.

Ttipia Antzerkia – 'Good sex Maritxu' Otxarkoagako udaltegia

Hiru protagonistek duela urte batzuk gertatu zitzaiena antzeztuko dute, eta hiruretako baten «lehen aldia» erakutsiko digute. Berandu samar izan zuen lehen aldi hori, egia esan, eta horrek beste bi protagonistengan (bere bi lagun minak, bidenabar esanda) izan zituen ondorioak kontatuko dizkigute. Tonu zorrotza erabiliko dute horretarako, baina ez era zakar edo baldarrean. Laburbilduz, umorea eta barreak bermatuta daude.


19:00

'Esnatu naiz' kabareta

Bilbo

Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako Harrotasunaren Antzerkia izeneko programak LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez. Bada, Elur Etxearen Esnatu naiz taularatuko dute hainbat antzokitan, tartean Bilboko La Fundición aretoan. Andoni Mutiloak sortutako kabareta da. Donostiako Poltsiko Antzerkiko deialdian finalista izan ostean, 2020ko urtarrilean estreinatu zen. Esnatu Naiz antzerkia dantza eta musika nahasten dituen ikuskizuna da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

'Esnatu naiz' kabareta

Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako Harrotasunaren Antzerkia izeneko programak LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez.

Bada, Elur Etxearen Esnatu naiz taularatuko dute hainbat antzokitan, tartean Bilboko La Fundición aretoan.

Andoni Mutiloak sortutako kabareta da. Donostiako Poltsiko Antzerkiko deialdian finalista izan ostean, 2020ko urtarrilean estreinatu zen. Esnatu Naiz antzerkia dantza eta musika nahasten dituen ikuskizuna da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.