Auzoko gazteok auzoan lekurik ez izeneko mahai-ingurua egongo da gaztetxean (18:30), eta ondoren, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldekoekin batera afaritxoa egingo dute. 7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunea “XXI. mendeko emakume idazleak” zikloa martxan jarriko du asteazkenean, urtarrilaren 26an, Goizalde Landabaso – Etcheverryrekin. Topaketa 19:00etan hasiko da, Bibebarrietako liburutegiko Areto Nagusian. ‘XXI. mendeko emakume idazleak’ zikloa Idoia Jauregi kultura-kazetari espezializatuak zuzenduko du. Goizalde Landabaso – Etcheverry asteazkeneko gonbidatua kazetaria eta idazlea da. Gaur egun, Radio Euskadiko ‘Hágase La Luz’ programan kolaboratzen du asteburuetan. Erein argitaletxearekin ‘Krakovia’ izeneko eleberria argitaratu berri du. Umore beltzez, emakume bat ospitale batean dagoela kontatzen du. Hau da bere lehen eleberria, baina lehenago dozena erdi liburu argitaratu ditu: kronikak, narrazio laburrak, poemak edo korrespondentzia ('1362 km euri' Arg. Elkar), Garazi Goia Imaz idazlearekin batera idatzitako historiaz ahaztutako emakumeei buruzko lana. Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean
Lander Garroren nobelaren aurkezpena. Solasaldia Markos Zapianekin. Sarrera librea
Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).