Belaunaldi berriko Gernikako zuzendari gazteak, karisma, talentu eta moldakortasun handia du. Bilboko Udal Musika Bandak aurtengo kontzertu-denboraldian izango dituen lau zuzendari gonbidatuetako bat da. Bilboko taldeak Charles Ives, Robert Russell Bennett, Luis Serrano Alarcón, Percy Aldridge Grainger eta Boris Kozhevnikov bezalako autoreen obra handiak interpretatuko ditu. Kontzertua igande honetan, otsailak 6, izango da, 12:00etan Euskalduna Jauregian. Sarrerak jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.
Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).